Albistea entzun

PENTSALDIAN

Ter repetita

Itxaro Borda - Idazlea

2022ko ekainak 29

Uda hor dugu. Besoak zabaltzen dizkigu. Familia bazkariak. Bataio eta eztei bana. Beti bezala, zazpiak bat. Hirurogei egun bake, zorion eta eguzki. Europako lur mutur honetako jende askorentzat egitarau bera da, batzuek ordea, munduaren beste puntara joango direla hegazkin ukaldi batez. Bi hilabete ditugu beraz, karbono aztarnaren itzal larderiatsua kasko zokoetatik kentzeko eta «hogeita hamar loriosen» garaian bezala bizitzeko. Hapataz eta falangaz. Hainbeste hersturen ondotik ez ote dugu lasaitasun apurra merezi? Ez al dugu gure buruak sariztatzeko eskubiderik? Ez al zaigu, endorfinak zainetara isuriz, egoera larria beste begiz ikusteko ahalmena zilegi?

Alabaina eguneroko latza jasan dugu, bereziki azken bi urte hauetan: koronabirusa, sekula ez bukatzeko gisa hedatzen ari den Ukrainako gerla likitsa, —Europak eta Estatu Batuek ez dute sobera laguntzen Kieveko boterea, Errusia ez umiliatzeko Macronek behin erran zuen moduan— eta Frantzia mailako hauteskundeak... guztiak, neurri ironiko batean, gertakari traumatikoak. Eta Bidasoan itotzen diren afrikar gazteak... bederatzigarrena jada. Hauen herioen berria jasotzean, beti gogoan dabilzkit Xalbadorren «Mendian galdu direnei» 1974ko bertso paper hunkigarriko hitzak. Historia luzean, gauzak errepikatzen dira, eta ohartzen gara deus ez dela zinez aldatzen.

Aurten, mozkor gutxi. Baionako besten sarrerako besokoa hamar euro ordaindu beharko dute kanpotik datozenek. Diru erraza udalarentzat. Sei egunez urrezko barrabilak egiten omen dituzten ostalerrak ekonomikoki ez umiliatzeko modu graziosoa, ene gostuko. Baina «Niri bost!» lerrake Bilboko Pedro adiskideak, ni mendian nonbait egongo naiz, mugaz bestaldean, beste hizkuntza batzuk ezpainetan. Urrun eta hurbil aldi berean. Ez, hargatik, mundutik at.

Egunkarietan irakurtzen denaren arabera uda honetan koronabirusaren n. garren aldaeren erasoa jasan genezake. Adinekoak laugarrenez txertatzera deitzen dituzte. Oroitzen naiz, ez dakit non eta norekin, nola erraten genuen, Frantziako hauteskundeak bukatu orduko konfinatuko gintuztela, konfinamendua bezain baliabide egokiagorik ez dagoelako bake soziala segurtatzeko, bereziki gaurko egunean, bozka-ontzietatik ateratako Pariseko batzar nazional bitxiarekin, Makroniak, Sinaloako kartel mugitu bat bezain ingobernablea dirudienean.

Ez gara horretan oraino. Gidoi katastrofisten maitaleak gara, ezintasun kolektiboak justifikatzen balituzte bezala. Jupiter bere harpean gordetzen da eta mintzatuko da hitzak zentzu zerbait ukanen duenean. Anartean, Crims ikusten dugu TV3.cat gunean eta Carles Portaren euskal fan's amorratuak bilakatu gara. Eta ametsetan perpaus sibilino batek harrotzen dizkigu muinak: on hi ha sang, no hi ha negoci... udako leitmotiva izan daiteke. Odol metaforikoaz ari naiz bistan dena. Eta aipatzen nuen konfinamenduari dagokionez, utziko ote zaitut parioa irabazten, zu zaren nire laguna ez umiliatzeko?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bego Atxa eta Joseba Azkarraga, atzoko prentsaurrekoan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Sarek Auzitegi Nazionalaren «blokeo jarrera» kritikatu du

Isabel Jaurena

Sare Herritarraren arabera, 47 euskal preso daude orain urruneko espetxeetan. «Presoengandik gertuen daudenen» jarrera nabarmendu du, erabakiak «jarraipen egokia» egin eta gero hartzeagatik

Bego Atxa eta Joseba Azkarraga, gaur goizeko prentsaurrekoan. ©Andoni Canellada / Foku

Sarek Auzitegi Nazionalaren «blokeo jarrera» salatu du

Isabel Jaurena

Sare Herritarrak adierazi du 47 euskal preso daudela oraindik urruneko espetxeetan

Antonio Caño 2018an, 'El Pais' egunkarik zuzendari zenean. Don Mitxelen albiste faltsua sinistu duenetako bat da. ©Fernando Villar / EFE

Arralderi buruzko txio batek agerian utzi du albiste faltsuen ahalmena

Paulo Ostolaza

Fikziozko herri horretako udalak Miguel Angel Blancoren hiltzailea seme kutun izendatu duela idatzi du Twitterreko Don Mitxel erabiltzaileak. Besteak beste, Daniel Lacalle ekonomialariak eta Antonio Caño El País-eko zuzendari ohiak sinistu eta zabaldu dute mezua.

Iruñeko zezen plaza, uztailaren 14ko arratsean. ©Iñigo Uriz, FOKU

Aske utzi dituzte Mutilzarra peñaren salaketaren harira Iruñean atxilotuak

Uxue Rey Gorraiz

Poliziak bost lagun atxilotu zituen atzo, uztailaren 14an Iruñeko zezen plazan izandako istiluekin lotuta. Aske dira, baina epaileak deklaratzera deituko ditu. Gorroto delitua egozten diete. Mutilzarraren arabera, hainbat pertsonak eraso egin zieten peñako zenbait kideri.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...