Haur eta gazte literatura. 'Arkara sartzeko ilaran'

Saguen begiradapean

Idazlea: Antonis Papatheodoulou. Ilustratzailea: Iris Samartzi. Itzultzailea: Jone Irazu Garikano. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2021eko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Album ilustratuen generoa asko aurreratu da. Sortzaile asko ari dira irudigintzaren ahalak arakatzen, formatu narratibo honetara ekarriz artelan ikusgarriak. Neurri batean teknologiari esker gertatu den iraultza, baina aldagai sozialak eta kulturalak ere badituena.

Kasurako, esku artean dugun Noeren Arkako ipuin hau.

Ezusteko amaiera batekin jantzita, album honek haur txikiei erreferentzia egin ohi dieten saguak erabiltzen ditu protagonisten rola jokatzeko.

Saguen begiradapean, binaka pasatzen dira animaliak Arkara bidean, eta bikote bakoitzak Arkari buruzko jakingai bat botatzen du; esaterako, honela dio elefanteetako batek: «Euri jasak izango dira lurrean berrogei egun eta berrogei gauez».

Liburua luzexka da, bi orrialdeak zabaldurik ere altuagoa zabala baino, ilaran (zabalean) doazen bikoteak xehe (estu) erakusten dituen sentipena areagotzeko edo. Era berean, bolumen sentipena eraginarazten dute collagean oinarritutako ilustrazioek.

Azken oharra: Jainkoa nor-zer den azaltzea ia nahitaezkoa da, animaliek aipatu aipatzen dutelako; hasi argudioak prestatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.