HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Gregorio Katarrino'

Catarrhini-tarrak

Idazlea: Juan Kruz Igerabide. Ilustratzailea: Eider Eibar. Argitaletxea: Elkar.

2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Liburu irakurterraza da, 10 bat urtetik aurrerakoentzat; ehun orrialde ditu, eta irudiak.

Udarako irakurketa perfektua dela esango nuke —promoziorako dirudien lelo bat erabiliz—, gidoi sinplea duelako, atalka irakurraldia pausatu daitekeelako, eta hizkuntzaren aberastasuna ziurtatua duelako.

Asko arriskatu dute liburu honekin, helduon esku dagoelako haurrari zer eskaini, eta susmoa dut, tamalez, adin hauetan liburu serioagoak eskaintzeko joera dagoela (eta mardulak: orrialde asko, marrazki gutxi), serioa eta aberasgarria (hezigarria?) bat direlakoan, eta kontrara: dibertigarria, umoretsua edota irrigarria den oro baztertzekoa, haurraren garapen prozesuan ekarpenik egiteko balio ez lezakeelakoan.

Sinplea, ordea, beti ez da hain sinple, itxuraz erraza denak trebetasuna eskatu ohi baitu, argitasunarekin batera. Infantilak direnak, edota irudimenaren ariketa direnak, askotan, abilezia ariketak direlako.

Halakoxea iruditu zait liburu honek duen proposamena: dibertigarria, arina eta freskoa (eskaintza literarioaren azken joerak ikusita), baina ez horregatik tuntuna edo sinplea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.