HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Mateo eta zapoak'

Umorea eta irakaspena

Idazlea: Daniel Monedero. Ilustratzailea: Anna Laura Cantone. Itzultzailea: Patxi Zubizarreta. Argitaletxea: Ibaizabal.

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Mateo Txantxiku pertsonaiarekin egindako bildumaren lehen alea da Mateo eta zapoak. Bilduma sei tituluk osatzen dute, oraingoz, guztiak berdinak formaz eta itxuraz, eta Mateoren superbotereak izenaren baitan kaleratu dira.

Ilustrazioekin oso ongi hornituta dago, testua irudien gainean txertatuta agertzen da, eta, hala ere, ez da album ilustratua. Letrak ezinbestean irakurri behar dira, irudiek narrazioari testuingurua ezartzeko lana baitute, antzerki edota txotxongilo obra baten antzera. Ohar hau beharrezkoa da bitartekariak konturatu gaitezen bilduma hau letrak irakurtzen badakiten pertsonentzako dela egokia, itxurak kontrakoa iradoki arren, hau ipuin bilduma bat dela.

Lehen zenbaki honi dagokionez, kontakizuna umoretsua eta irakaspenezkoa da, aldi berean. Istorioa bere osotasunean begiratzen badugu, biraoak eta irainak botatzea txarra dela aldarrikatzen duela konturatuko gara; istorioaren pertsonaiak eta pasarte txikiak, ostera, barrea eragiteko modukoak dira. Kasualitatea lagun, euskal tradizioko Izarra kopetan ipuinarekin antzekotasun nabarmenak ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.