Selektibitatea hasi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Nafarroako ikasleak. IÑIGO URIZ / FOKU.
2022ko ekainaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako ikasleak izan ziren herenegun, eta Arabakoen, Bizkaikoen eta Gipuzkoakoen txanda izan zen atzo: hasi dira selektibitate gisa ezagunagoa den USE unibertsitatera sartzeko ebaluazioko azterketak egiten. Orotara, Hego Euskal Herriko 16.473 ikaslek egingo dituzte probak. Hiru egunez azterketak egin ostean, gaur amaituko dute ebaluazioa Nafarroan, eta bihar gainerako hiru lurraldeetan. Orain, nafarrek ekainaren 15era arte itxaron beharko dute emaitzak jakiteko, eta egun bat gehiago gainerakoek.

Hizkuntzari dagokionez, euskara izaten ari da nagusi USEn: %64 euskaraz ari dira etsaminak egiten. Ikasleen ezaugarriei erreparatuta, emakume gehiago aurkeztu dira gizonak baino: %58 dira emakumeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.