martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Osakidetza, zainketa intentsiboan

2022ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Larrialdietan hitza ere eraman zezakeen tituluak, horrenbeste kargugabetze eta dimisio dauden auzi bat definitzeko adiera asko baitaude osasunaren terminologia politikoaren vademecum-ean.

Ikuspegiak partekatzeko zailtasunak argudiatuta, bisturia —edo matxetea?— sartzea erabaki du Osakidetzako zuzendariak, betiere Gotzone Sagardui sailburuaren oniritziarekin. Ematen du barruregi sartu dutela horrelako kasuetan kontu handiarekin erabili behar den labana, Donostiako arduradunen egitura ia odolusteraino sartu baitute.

Nahi duten bezala jantziko dituzte hartutako erabakiak, baina Eusko Jaurlaritzan osasunaren ardura daukatenek badakite, ofizioagatik jakin ere, gaizki egindako diagnostikoak txarrak diren terapiak errezetatzera daramala; eta kode deontologikoaren aurkakoa dela pazientearen baimenik gabe gertatzen ari dena ezkutatzea, hala nola ur hutsa jartzea sueroa jarri behar den tutuan.

Jazotakoaren arduradunek pentsa dezakete gertatzen ari dena denboraren anestesia lokalarekin konponduko dela; alegia, egun batzuetako krisia edukiko duela pazienteak, baina azkar pasatuko dela. Osakidetzaren eredua bera egon da ezbaian azken hilabeteotan, zainketa intentsiboan sartu beharko ote zen.

Ez da konponduko plazebo batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.