Irudia. Iruñea

Aberri Egunean ere, hauteskunde kutsua

IDOIA ZABALETA / FOKU.
2019ko apirilaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurtengo Aberri Egunak bat egin du bete-betean Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainarekin, eta hori nabaritu da alderdiek egindako deialdi eta mezuetan. Ohi bezala, EAJk Bilbon egin zuen bere ekitaldi nagusia, eta, han, EBBko lehendakari Andoni Ortuzarrek ohartarazi zion PSOEri EAJk Pedro Sanchezi babesa ematekotan babes hori «loturik» egongo dela «euskal subiranotasuna errespetatzearekin». «EAJk [Espainiako] Estatuaren etorkizunean esku har dezan nahi duenak bermatu beharko du autogobernua eta horren gaurkotzea bide legezko eta demokratikoekin», esan zuen. EH Bilduk, berriz, Iruñean ospatu zuen Aberri Eguna, eta, manifestazio baten ostean, ekitaldi politikoa egin zuten. Han, EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik esan zuen «independentistek milioi bat boto eskuratzea» ezarri dutela helburutzat «eskuinari aurre egiteko». Euskal Herria Baik manifestazioa eta ekitaldi politikoa antolatu zituen Donibane Garazin, eta Herritar Batasunak elkarretaratzea egin zuen Elgetan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.