Albistea entzun

Koronabirusa. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Bozetako partaidetza bermatzeko neurriak hartzen ari da Jaurlaritza

Berregokitze lanei ekin die pandemia dela eta. Abian dira hauteskunde prozesuko urratsak
Iñigo Urkullu, herenegun, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako deialdiaren dekretua sinatzen.
Iñigo Urkullu, herenegun, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako deialdiaren dekretua sinatzen. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Enekoitz Esnaola -

2020ko maiatzak 20

Deitu du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako uztailaren 12ko bozetara, eta orain gobernua, pandemia dela-eta, «hauteskundeak partaidetzako berme guztiekin egin ahal izateko lanean» ari da, Josu Erkoreka bozeramaileak azaldu duenez. Herritarren osasuna eta segurtasuna aintzat hartuta, hainbat neurri hartzen ari dira. Bestetik, Urkulluren deialdiaren dekretua atzo argitaratu zuten Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, eta, beraz, ekin diete hauteskunde prozesuaren ohiko urratsei.

Erkorekak esan du Segurtasun Sailak abian jarri duela hauteskundeen operatiboa, «bozketako zentroen eta mahaien egokitasuna eta berrantolaketa premiak aztertzeko». Hala, haren esanetan, hamar mahai baino gehiago dituzten espazioak berregokituko dituzte; adinekoen egoitzetan edo zentroetan dauden bozketa lokalak lekuz aldatuko dituzte; lokalak egokituko ditu Jaurlaritzak, boto-emaileen sarbidea eta joan-etorria mailakatua izan dadin; higiene, garbiketa eta desinfekzio zerbitzu guztiak ugaritu egingo dituzte; hauteskunde mahaietako kideen babeserako ekipamenduak aztertzen eta diseinatzen ari dira; eta bozketa eguneko osasun eta segurtasun baldintzei buruzko informazio kanpaina berezi bat egingo dute.

Erkorekak atzo Jaurlaritzaren bileraren ostean adierazi zuenez, posta bidezko botoa sustatzeko informazio kanpaina bat ere egingo dute. «Posta bidezko botoa emateko epeak luzatzeko eskatzea erabaki dugu». Atzotik uztailaren 2ra artean eman ahal izango da botoa modu horretara.

Kanpaina laburtzeko aukera

Urkulluren deialdian agertzen denez, ohi bezala bi astekoa izango da kanpaina —ekainaren 26an hasiko da—. Dena dela, Erkorekak azaldu du legeak ezartzen duen hamabost eguneko epe hori murriztu ahal izango dela. Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak esan du saiatuko direla iraupena talde politiko guztiekin adosten: «EAJ prest egongo da indar politiko guztiekin hitz egiteko, kanpaina gaur egungo egoerara moldatzeko. Iraupena murriztu genezake; ekitaldiak nola egingo ditugun adostu genezake jende multzoak batzea saihesteko... Aukera asko daude kanpaina gaur egungo egoerara moldatzeko. Borondate politikoa behar da alderdi guztien aldetik».

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak esan du «oraindik» ez dakiela kanpaina ofiziala astebetekoa edo hamabost egunekoa izango den; «baina argi dagoena da honezkero kanpainan gaudela». Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak uste du «demokrazia iraintzea» litzatekeela kanpaina laburtzea. PP-C's koalizioa ere ez dago murriztearen alde. PSE-EE bai, Miguel Angel Morales Antolakuntza idazkariak azaldu duenez; kanpaina astebetera laburtzea «egokia» izango litzateke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alfredo de Miguel, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Epaileak ez ditu onartu De Miguelen alegazioak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Erabakia oraindik ez da behin betikoa, eta aukera du erregu helegitea ipintzeko. Iñaki San Juanek ez du kartzelan sartu beharko
Rocio Vitero, Gasteizko hauteskundeak irabazi ostean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Viterok irabazi badu ere, itunek alkatetza ken diezaiokete

Jone Arruabarrena

Gasteizen EH Bilduk lortu du boto gehien, baina ezin izango du berak bakarrik gobernatu

Aldaketa sakonik ez eta dena airean

Joxerra Senar

Nafarroako Gobernuko hiru bazkideek behera egin dute boto kopuruan, batik bat Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. PP eta UPN Navarra Sumaren lorpenetik urrun geratu dira
<b>PSN.</b> Maria Txibite, Ramon Alzorriz eta Elma Saiz, igande gauean, emaitzak jakin ondotik. ©JESUS DIGES / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...