IBILBIDEAK

2021eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Joxe Iriarte Zabaleta 'Bikilak' (Errenteria, Gipuzkoa, 1945) ETAn eta ETA-VI.ean hasi zuen bere ibilbide politikoa, baina, askoren begietara, LKI alderdiari lotuta ageri da ezinbestez: sortzaileetako bat izan zen, eta, urte askoan, alderdikiderik ezagunena ere bai.

1991n LKI-k eta EMK-k bat egitearen ondorioz sorturiko Zutik alderdiaren zuzendaritzako kide izan zen. Lizarra-Garazi itunaren garaian (1998), Euskal Herritarrok koalizioko partaide ere izan zen. Zutik desagertu ostean, Gorripidea taldean aritu zen, eta, talde horretako beste zenbait kiderekin batera, Alternatibarekin bat egin zuen 2015ean. EH Bildu osatzen duten alderdietako bat da Alternatiba.

Politika gaiei buruzko zenbait liburu eta hiru eleberri argitaratu ditu. Bere azken lana Eman Zesarri Zesarrena da (Intxorta 1937 Elkartea, 2021).

Emilio Lopez Adan 'Beltza' (Gasteiz, 1946) ETAko militante izan zen 1963tik 1974ra, eta zuzendaritzako kide ere bai. 1968an erbesterako bidea hartu behar izan zuen. Bruselan zegoela, medikuntza ikasketak amaitu zituen, eta 1976an Euskal Herrira itzuli zenean, Angelun (Lapurdi) jarri zen bizitzen. Geroztik, bi arlotan nabarmendu da bereziki: medikuntzan eta pentsamendu politikoaren lanketan.

Azken horri dagokionez, abertzaletasuna eta joera libertarioak uztartu ditu, eta bere ibilbide luzean liburu ugari plazaratu ditu, gehien-gehienak historiaz eta pentsamendu politikoaz, fikzioa ere jorratu duen arren. Bere azken lana da Borroka armatuaren historia Euskadin. 1967-2011 (Maiatz, 2021), hiru liburukitan aurkezturiko ikerketa mardula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.