Albistea entzun

HIZPIDEAK

Ospakizunik ez Osakidetzan

Eider Goenaga Lizaso -

2023ko maiatzak 20 - @EiderGoenaga

Eusko Jaurlaritzaren atzoko soziometroak neurtzen dituen dozenaka aldagaien artean bada arreta ematen duen bat: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 3.000 herritarri egindako inkestaren arabera, osasungintza da egungo arazo nagusietan bigarrena, lan munduaren atzetik. Pentsatzekoa denez, pandemia garaian hasi zen aldagai hori goranzko joeran, baina ordutik ez da jaitsi. 2021ean herritarren %13k aipatu zuten, eta %27rentzat da kezka iturri gaur egun. Pandemia desagertuta, kezka horrek behera egin beharrean, bikoiztera jo du. Osasun larrialdia desagertuta, osasungintzak arazo nagusi bezala jarraitzearen arrazoiaz gogoeta egitea Jaurlaritzari eta Osasun Sailari dagokie, baina argi dago herritarren aburuz egungo sistemak ez duela asebetetzen zerbitzu horri eskatzen zaiona. Kontuan hartu behar da, gainera, 2011 arte osasungintza soilik herritarren %2k aipatzen zutela arazo nagusien artean.

Berrogei urte bete zituen justu atzo Osakidetzak. Ospatzekoa litzatekeen urteurrena. Baina herritarren balorazio gero eta okerrago horri gehitu behar zaio osasungintzako sindikatu guztiek antolatutako greba egunetan bigarrena izan zela atzo. Grebaren oihartzunari buruzko zenbaki dantza gorabehera —sindikatuek diote %65ekoa izan zela; Osakidetzak, %14,5ekoa—, ez dirudi arrazoi askorik dagoenik ez ospakizunetarako, ez dantzarako.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.