Albistea entzun

Literatura. 'Bidaia (H) ariketak'

Bidaiaren hasiera: pauso sendoz

Egilea: Oihane Zuberoa. Argitaletxea: Denonartean. Generoa: poesia.

Aiora Sampedro -

2021eko ekainak 20

Nafar Ateneoak banatzen duen Iruñea Hiria V. Nazioarteko Poesia Sariketaren azken irabazlea da Oihane Zuberoaren Bidaia (H) ariketak hau. Sariak ohikoa duenez, idazle gazte bati eman diote aipamena, eta ohi bezala, Denonartean argitaletxeak publikatu du ondoren bilduma.

Liburuko hasierako olerkiak ahozkotasunetik gertu dauden piezak dira, eta, are gehiago, ia kantu gisa ere irakur daitezke. Era berean, hitzekin asko jolasten du poetak, logika-arazoak planteatuz, eta testuartekotasuna ere agertzen da olerkietan; adibidez Angel Erro poeta nafarraren nahiz Aritz Gorrotxategiren lerro batzuk berrinterpretatuz edota aurrerago Labordetaren kantuen hitzak ekarriz.

Bestalde, erreferentzia klasikoak baliatzen ditu idazle erronkariarrak bere estiloa ontzeko: Greziako literatura, filosofia, geografia eta abar, eta olerkiaren erdigunean jartzen ditu; agian Filosofian lizentziaduna izateagatik, agian Erroren —gure poeta neoklasikoena gisa ezaguna dena— liburuak gustukoak dituelako. Hartara, gaur egungo portaeretara egokituta aurkezten ditu motibo klasiko ugari, batez ere lehen atalean, maite-kontuak, naturaren babesa... eta esperientziatik gertu kokatzen ditu ahots-poetikoak motibo horiek, lehen pertsona edo bigarren pertsona baliatuz. Alderdi formalari dagokionez, bigarren atalean filosofia klasikoari gehien gerturatzen zaizkien logika-arazoekin lotutako aforismoak ageri dira bertsoen lekuan. Filosofiak zeharkatzen ditu poeta honen lerroak, eta hori dateke, ziurrenik, bere ezaugarririk behinena.

Azken atala Ariane printzesaren mitoari eta hartaz poetak egiten dituen berrinterpretazioei eskainia dago. Egiazki, bidaiarekin lotzen du, eta, horrela, alegoria bat osatzen du liburu osoak, lehen atalean hasitakoak osotasun zentzua ematen baitie liburua osatzen duten atal guztiei. Izan ere, bere erreferente filosofikoei nahiz Greziako literaturari eta haren bidez gauzatutako bidaia fisiko eta figuratibo pertsonalari eskainia da Zuberoaren poesia, bildumaren amaiera aldeko 56. orrialdean esplizituki lerro hauen bitartez adierazten duen moduan: «Greziar labirintoan begi estalirik sartu eta Hadeseko zaunka itogarria besterik sentitu ez dutenentzat». Era berean, eta esperientzia pertsonalaren eraginarekin jarraituz, hurrengo bertsoek erakusten digute agian poetaren estiloaren ezaugarririk behinenetakoa izan daitekeen anbiguotasuna: «gauak motz baitira zain ez zauden bitartean». Hitzok esperientziaren gozatze horren aldeko alegatu gisa uler daitezke, baina baita etsipenaren auhen gisa ere.

Ahots berezia da idazle nafarrarena euskal literatura berrienaren panoraman. Nire ustez, asko gozatzekoak dira bereziki aforismoak, esperientzia pertsonalaren zentzua ematen dienez, freskura askoz kontatuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joxean Muñoz Otaegi eta Amagoia Gurrutxaga Uranga, Donostian. ©Maialen Andres, FOKU

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Hazia musikaleko dantzariak, entseatzen, Errenteriako Dantzagunean (Gipuzkoa). ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Kooperatiben aitzindariaren fruitua

Andoni Imaz

Gontzal Mendibil musikariak Jose Maria Arizmendiarrieta kooperatiben sustatzailearen bizitza kantu bihurtu du, 'Hazia' musikala sortzeko. Datorren irailaren 17an estreinatuko dute, Arrasaten.

'Orelhas' irudia. ©Alex Rozados.
Ahomentan: Agertoki berri baterako lanak

Agertoki berri baterako lanak

Itziar Ugarte Irizar

Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.