Albistea entzun

Irune Costumerori alabaren zaintza partekatua ukatu dio auzitegiak

GAS gurasoen alienazio sindrome faltsua argudio hartuta, kendu egin zioten zaintza 2017an. Costumerok mendekutzat jo du epaia
Irune Costumero, artxiboko irudi batean.
Irune Costumero, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko azaroak 30

Bizkaiko Auzitegiak ukatu egin dio alabaren zaintza partekatua Irune Costumerori. Alabaren zaintza kendu zioten 2017ko abuztuan, GAS gurasoen alienazioaren sindrome faltsua argudio hartuta. Costumerok Bizkaiko Foru Aldundiko lau langile salatu zituen, prebarikazioa, tratu txarrak eta kalte psikikoak eragitea egotzita, baina epaitegiak errugabetu egin zituen uztailean. Costumerok berak esan zuen epaia abisu bat zela amentzat. Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea jarriko zuela ere iragarri zuen. Beste kolpe bat hartu du Costumerok: alabaren zaintza partekatua ukatu diote.

Bizkaiko auzitegiaren epaia «benetako mendekua» dela adierazi du Costumerok, eta erakundeen «zurikeria» salatu du, joan zen astean indarkeria matxistaren aurkako ekitaldietan egon zirelako, baina ez dietelako «emakumeei sinesten tratu txarren emaileak salatzen dituztenean, eta manipulatzailetzat jotzen» dituztelako.

Bitan salatu zuen Costumerok senar ohia. Gurutzetako erietxeak haurraren zaurien berri eman zion fiskaltzari. Aitak egin zizkiola esan zuen neskak. Edonola ere, aita errugabetu egin dute orain arte eginiko epaiketa guztietan. 2017. urtean, foru aldundiak bere gain hartu zuen haurraren zaintza, eta erabaki zuen haurra aitarekin biziko zela, argudiatuta neskak amaren manipulazioaren eraginez zuela aitaren kontrako jarrera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Onkologikoko pazienteek kezka azaldu dute zentroak «erreferentziazko izaera» galdu duelako

Arantxa Iraola

Manifestazio baterako deia egin dute langileekin batera, hilaren 15erako; 'Onkologikoa monografikoa eta bizirik' aldarriak batuta irtengo dira dira kalera guztiak.

San Cristobal de las Casas herriko irudia, Chiapasen, Mexikon. ©Carlos López, EFE

Chiapasen desagertu diren bi euskal herritarrak aurkitzeko laguntza eskatu dute haien familiek

Uxue Rey Gorraiz

Gutxienez hilabete daramate desagerturik, Frantziako Enbaxadak jakinarazi duenez. Bat Donibane Lohizunekoa da; bestea, Ziburukoa.

Gipuzkoako autobus publikoak, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe / FOKU

Hamabi urtetik beherakoentzat garraio publikoa doan izatea atzera bota du Eusko Legebiltzarrak

Iñaut Matauko Rada

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan garraio publikoa 12 urte bitarteko umeentzat doan izatea eskatu du EH Bilduk legez besteko proposamen batekin, baina EAJren eta PSE-EEren osoko zuzenketa bat onartu dute horren ordez.

Erdizko naturgune babestua, artixiboko irudia ©SUSTRAI ERAKUNTZAK

Nafarroako Gobernuari eskatu diote Erdizko meategi proiektua Erkidegoaren Intereseko Inbertsio deklaratzeko

Isabel Jaurena

Navarra Suma, PSN eta Geroa Bai agertu dira ebazpenaren alde, eta EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra aurka

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...