Literatura. 'Sofia Petrovna'

Anaia Nagusiaren hastapenetan

Egilea: Lidia Txukovskaia. Itzultzailea: Josu Zabaleta. Argitaletxea: Katakrak.

Aiora Sampedro -

2019ko apirilak 28
Iraultza Sobietarra gauzatu zeneko mendeurrena ospatzen den urte honetan, Katakrak argitaletxeak liburu bat baino gehiago eman ditu argitara gaia aztertuz. Izenburu batzuk iraultzaren memoria osatzera bideratuagoak izan dira (biografiak, historiografia lanak…), eta beste batzuk, hemen iruzkintzeko dugun nobela, kasurako, etorkizunerako oinarri gisa prestatuak izan dira. Argitaletxeak editatzen dituen lanetan egin ohi duen moduan, Lidia Txukovskaia idazle errusiarrak idatzitako Sofia Petrovna liburuaren hasieran ere argitaratzaileen oharra txertatu dute hitzaurre modura, nobela euskarara itzultzearen zergatiak eta egilearen inguruko datu biografikoak azaltzeko. Hitzaurrean zehazten da, besteren artean, nobela ekartzearen arrazoia hau izan dela: literaturaren bidez Iraultza Sobietarraren ondoko Terrore Handiaren ikuspegi garaikidea ematen duela. Izan ere, editorialaren hitzetan «literaturatik aparte, mundua irauli nahi duen orori interesatu beharko litzaizkioke garaitu duten iraultzen osteko miseria eta ankerkeriak».

Irakurketa amaitu ondoren, editorialak emandako arrazoiaz gain beste bat gehituko nioke nik: garai jakin batekiko une politikoari ez ezik, garaikidea zaigun munduarekiko esperientzia ulertzeko ere baliagarria zaigula. Inguruan antzemandako azken gorakada faxisten harira, sare sozialek haietatik kanpo geratzen den gizartearen inguruko irudi distortsionatua ematen dutela aipagai izaten ari da azken aldi honetan eremu birtuala sarri bisitatzen dutenen artean.

Halako zerbait uler daiteke irakurlea Sofia Petrovnaren oinetan jartzen denean: Txukovskaiak idazteko hartutako posizionamenduak eragiten du halako efektua; pertsonaia protagonistaren testigantzak norberaren gogo-nahien eta gauzatutako ekintzen arteko harremana azpimarratzen du. Kontakizun guztian zehar irakurleak antzeman dezake pertsonaiek testuinguru politikoan gertatzen denaz ohartzeko dituzten arazoak, norberaren konbentzimendu politikoak harlauza baten eran pisatzen dielako. Pertsonaiek ikusten dutenaren eta sinetsi nahi dutenaren arteko loturak nobelan zehar hartzen dituzten erabakietan eragiteko duen ahalmena nabaria da.

Zentzu horretan, kontakizunean botere politikoen eta herritarren arteko deserrotzea agertzen da. Argi ikusten dira buruzagi sobietarrek herritarren bizkar burututako gehiegikeriak, eta, bide horretatik, nobelak Orwellek 1984 eleberrian gauzatutako Anaia Nagusiaren kontakizuna gogorarazten du, baina kasu honetan narrazioa, estatuaren kontrolean bainoago, herritarren psikologian barneratzen da.

Kontua da editorialak berak hitzaurrean zehazten duela Txukovskaiaren beste hainbat nobela narrazio soilak izan direla, gertakarietan zentratutakoak, eta aipagai dugun lan hau ere ildo horretatik doan irudipena dut: kontakizun honetan, irakurleak ez du inolako analisi politikorik bilatuko, ezta bizitzaren zentzuaren inguruko gogoetarik sumatuko ere. Hala ere, pertsonaien nolabaiteko jokaera inozenteak ez du nobelak funtzionatzea galarazten; hain zuzen, ez dirudi idazlearen intentzioa testigantza eskaintzea baino harago doanik, eta, horretan, esperientzia propiotik idatziz asmatzen du egileak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna