Sarek mobilizazio ugari egin ditu Euskal Herriko zenbait herri eta hiriburutan, Izan Bidea dinamikaren barruan eta «salbuespenezko espetxe politikaren amaiera» xede.
COVID-19aren ondorioz, espetxeetako egoerak okerrera egin duela salatu dute. Larriki gaixo dauden presoak askatzeko eta urruntze politika amaitzeko eskatu dute, eta gogorarazi dute urtarrilaren 9rako egin duten deialdia.