Georgiako familia bati babesa Maulen

2021eko urriaren 13a
00:00
Entzun
Kanporatua izateko arriskuan dagoen Georgiako familia bati babesa eskaini zioten atzo arratsaldean Maulen. Berrehun bat pertsonak protesta egin zuten, familiak duen egoera salatzeko. Orain dela hilabete batzuk iritsi zen Zuberoako hiriburura bost kidez osatutako errefuxiatu familia: amona, senar emazteak eta bi haurrak. Baina, auzitegietan haien kontrako kanporatze agindua erabaki ondotik, haien jatorrizko herrialdera bidali ditzake Pirinio Atlantikoetako prefetak. Elkarte, hautetsi eta herritar andanak eskaini diete babesa, eta oroitarazi dute Zuberoa «elkartasuna eta harrera lurraldea» izan dela beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.