Aldaketak nahi dituzte EAJk eta EH Bilduk

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
EAJk eta EH Bilduk ez dute argitu Espainiako Estatuko alarma egoera beste bi aste luzatzea ahalbidetuko duten gaur; aldaketak eskatu dituzte horretarako. Azken luzapenean EAJk esan zuenez, ez du berriz onartuko erkidegoei «agintzeko eskumen gehiago» ematen ez badizkiete. PPk ezezkoa emateko asmoa iragarria du, eta Pedro Sanchezen gobernuak Ciudadanosen baiezkoa lotu zuen bart. EAJren babesak ia erabat ziurtatuko lioke luzapena, eta horretaz aritu zen atzo Andoni Ortuzar EBBko burua: «Gobernuak negoziazioa zabaldu eta gure proposamenak onartzea espero dugu». Madrilek krisiaren kudeaketa erkidegoekin parteka dezala nahi du EAJk, eta Eusko Legebiltzarrerako bozak egin daitezen laguntzeko ere eskatu dio.

Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu zuen euren botoa «gauzak aldatzearen araberakoa» izango dela; aurreko bozketetan abstenitu egin ziren. Pandemiari «gertutik» erantzun behar zaiola esan zuen, eta horregatik eskatu du autonomientzako indar handiagoa. EH Bildu zuzenketa bat prestatzen ari da, «isilpeko 155. hau azaleratu eta herri gisa funtzionatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.