Irudia. Amasa-Villabona

Bertsotan, publikoaren aurrean

GORKA RUBIO / FOKU.
2020ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
COVID-19aren krisia hasi zenetik aurrenekoz, jendaurreko bi bertsio saio egin zituzten atzo arratsaldean Amasa-Villabonan (Gipuzkoa), Bertsozale Elkartearen egoitzaren aurrean. Miren Artetxe, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika aritu ziren bertsotan, Imanol Artola gai jartzaile zutela. Bi saio egin zituzten, eta horietako bakoitzean 80 ikus-entzule bildu ziren. Saioa egin zen lekura sartzeko, maskara jantzita eraman behar izan zuten bertsozaleek, eta saioan ere beren arteko distantzia gorde behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.