Albistea entzun

'Egunkaria'-ren itxiera: hogei urte

ATXILOTUAK

1
1 MAIALEN ANDRES / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2023ko otsailak 19

1. Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia; 1942 - 2020ko uztailaren 31). Egunkaria-ko Administrazioko Kontseiluko lehendakari eta euskal kulturgintzan erreferentzia diren hainbat lanen egile izan zen. Soziologoa zen ikasketaz, eta euskaltzain oso 2007tik; Martin Ugalderekin eta Joxemi Zumalaberekin batera, Egunkaria Sortzen taldean bozeramaile izan zen euskarazko egunkaria sortu aurreko hilabeteetan. Egunkaria kalean zegoela, Martin Ugalde Administrazio Kontseiluko kide zela, Kontseiluko Editorialeko lehendakaritza hartu zuen Torrealdaik. Urteak egin zituen kargu horretan, harik eta Martin Ugalde Administrazio Kontseiluko ohorezko lehendakari izendatu zutenean Kontseiluko lehendakaritza hartu zuen arte. Jakin pentsamendu aldizkariko zuzendaria ere izan zen 1977tik 2014ra. Hilabete egin zuen kartzelan Egunkaria-ren auziagatik.

2. Iñaki Uria (Zarautz, Gipuzkoa, 1960). Medikuntza ikasketak hasi zituen arren, euskalgintzan murgildu zen. 1982an hasi zen Argia aldizkarian lanean, Zeruko Argia-ren garaia amaitu berritan. Proiektua sendotua zenean, euskarazko egunkaria sortzeko ahaleginetan hasi zen. Egunkaria Sortzen talde eragilea sortu zuten 1990ean. Abenduaren 6an argitaratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia; Uria zen zuzendariordea. 1992tik 1993ra, berriz, zuzendaria izan zen. Martxelo Otamendik zuzendaritza hartu zuenetik, Egunkaria-ko kontseilari ordezkari izan zen, Guardia Zibilak itxi arte. Hura izan zen espetxetik ateratzen azkena, 2004ko abuztuaren 2an. 2006tik, Hamaika Telebistako zuzendari nagusia da.

3. Txema Auzmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1941). Egunkaria Sortzen ekinaldiaren bultzatzaileetakoa izan zen, eta, proiektua gauzatu zenetik, Egunkaria-ko Administrazio Kontseiluko idazkaria izan zen, itxi arte. 1988an ekin zion Herri Irratian saioak egiteari. Zuzendariordea izan zen Auzmendi, eta 21 urte egin zituen han. Egunkaria-gatik hilabete egin zuen kartzelan.

4. Martxelo Otamendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1957). 1993tik kazetaren itxiera arte Egunkaria-ko zuzendaria izan zen, eta, 2003ko ekainetik, BERRIAren zuzendaria da. 1977an ekin zion euskalduntze lanari: Tolosako gau eskoletan lehenik, AEKn jarraian eta udal euskaltegian gero. 1984an izan zuen lehen harreman zuzena euskal komunikabideekin, Egin egunkarian Egun on sailean idaztean. 1987tik 1989ra, ETBn aritu zen. Galtzaundi euskara taldean ere buru-belarri murgildu zen. ETBn barne ekoizpena eragiteko aukera izan zuen bi urtean, eta Boisera (AEB) jo zuen gero. Tolosako euskaltegira itzuli zen handik, eta ETBko Babel programa egin zuen urtebetez. Euskaltegia utzi, eta Egonean giro magazina zuzentzeari ekin zion ETBn, 1991n; 1993ko ekainaren 9an ekin zion Egunkaria-ko zuzendari lanari. Eskualdeko egunkariek 2001eko abenduan ekin zioten bideari, Tolosaldean Egunero-rekin, eta Otamendi izan zen sortzaileetakoa. Egunkaria-ren auziari lotuta, bost eguneko inkomunikazioaren ostean askatu zuten.

5. Xabier Oleaga (Erandio, Bizkaia; 1956). Gaztetatik hasi zen euskararen munduan murgiltzen, euskara irakasten. AEK-ko sortzaileetakoa izan zen. Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian hasi zen kazetari. Ondoren, Egin egunkarira pasatu zen, eta, 1990ean, zuzendari izendatu zuten. Bi urtera kargua utzi, eta kazetari jarraitu zuen han. 1995etik, Egunkaria-n egin zuen behar, zuzendariorde gisa. Ikastolen munduan aritu zen ondoren. Zortzi hilabetean egon zen espetxean.

6. Luis Goia (Lezo, Gipuzkoa, 1951 - Donostia, 2006). Euskal zinemagintzaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen, euskaraz filmatutako funtsezko hainbat lanen ekoizlea izan zelako: besteak beste, Kalabaza tripontzia (1985) eta Fernando Amezketarra (1981). Euskalgintzan ere jardun zuen: Joxemi Zumalaberen adiskidea zela eta, Egunkaria Sortzen-en parte hartu eta Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetako bat izan zen.

7. Inma Gomila (Bilbo, 1957 Urruña, Lapurdi, 2011). Unibertsitatean Ekonomia ikasketak egiten ari zela ikasi zuen Gomilak euskaraz, eta erabat harrapatu zuen. Pello Zubiria eta Gomila batera aritu ziren Argia aldizkaria eta Euskaldunon Egunkaria sortzeko taldeetan.

8. Fermin Lazkano (Bergara, Gipuzkoa, 1957). Egunkaria-ren sorreran zuzenean parte hartu zuen, Egunkaria Sortzen-eko kidea izan baitzen, eta, 1991n, Egunkariako administrazio sailean hasi zen lanean. Gero, gerente aritu zen zenbait urtean. Atxilotu zutenean, Plazagunea enpresako zuzendari kudeatzailea zen. AEKn ere ibili zen.

9. Pello Zubiria (Aginaga, Gipuzkoa, 1958). Egunkaria-ren zuzendaria izan zen 1990ean sortu zutenetik 1991 amaierara arte. Historian lizentziatua izanagatik ere, euskarazko kazetaritzan egin du bidea. Egunkaria-n ibili baino lehen, Argia aldizkarian egin zuen lan, eta, 1994tik 2002ra, zuzendaria izan zen. Hilabetez egon zen kartzelan Egunkaria-ren itxieragatik.

10. Xabier Alegria (Lezo, Gipuzkoa, 1958). AEKn aritu zen lanean zenbait urtean, eta, Egunkaria itxi zuten garaian, Udalbiltzako batzorde eragileko kidea zen. Egunkaria-ren kontra egindako operazioan atxilotu eta torturatu ostean lortutako deklarazioa oinarri hartuta, 18/98 sumarioan auzipetu zuten. 2015ean geratu zen aske, guztira ia hamabi urte preso egonda.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haur batzuk, artxiboko irudi batean ©jon urbe / foku

Seme-alabak eta bizikideak zaintzeko baimen gehiago emango dituen legea onartu du Madrilek

Irati Urdalleta Lete

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiago dituzten haurren gurasoek zortzi asteko ordaindu gabeko baimena izango dute.

Manuel Lezertua EAEko Arartekoa, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Endika Portillo/ Foku

Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta

Edurne Begiristain

EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Salatu du zenbait erakundek ez dietela erantzuten arartekoaren informazio eskaerei.

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariak, gaur, Iruñean. ©JESUS DIGES / EFE

AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.

Aranzadiren aurreskua Sevillako hezurtegian

Aurreskua eta kopla flamenko bat Sevillan, errepresaliatuen Espainiako hezurtegirik handienean

Jon Ordoñez Garmendia

1936ko gerran faxistek hil zituzten 1.786 pertsonaren gorpuzkiak atera ditu Aranzadik hobi komun batetik. Atzo hezurtegi batean sartzen hasi ziren, eta, ekitaldian, Manuel Gerena flamenko kantariak abestu ondoren, Anartz Ormaza Aranzadiko arkitektoak agurra dantzatu zuen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.