HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Wonder, mutiko miragarria'

Ereduzko itxura

Idazlea: R.J. Palacio. Itzultzailea: Jone Hualde. Argitaletxea: Denonartean.

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Eleberri sozialek batzuetan lekukotza istorioen itxura hartzen dute, Wonder, mutiko miragarria liburuan bezala, salaketari indar handiagoa emateko.

Obraren parterik zabalena anomalia kraneofaziala duen August Auggie Pullman pertsonaiaren hitzari emana dago. Berak kontatzen digu Treacher Collins sindromearekin aurpegia erabat desitxuratua nola jaio zen, eta nola 10 urterekin lehen aldiz zapalduko duen eskola, ordura arte etxean jaso baititu lezioak.

Liburuak lehen ikasturte horretan gertatuko denaren kronika egiten du.

Baina liburua egituraz konplexua da (zortzi ataletan banatutako 122 kapitulu, 330 orrialdetan zehar, gehi zortzi orrialdeko gehigarriak amaieran), protagonistaren lekukotza ez ezik bere inguruko haur eta gaztetxoena ere biltzen duelako, atalka aldatzen diren narratzaile-ahotsetan.

Estrategia narratiboak eraginkorki garatzen dira, eta garden bezain maitekiro erretratatzen da desitxuratutako pertsonek jasan behar duten errefusa, testu irakurterraz eta polifoniko batean.

AEBko ekoizkin arrakastatsuen eredura, liburuak badu inguruan parafernalia guzia: filma, webgunea, erosgarriak eta segidako liburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.