Katalunia. Eztabaida politikoa

Autodeterminazioa, bakea eta amnistia, hiru puntu batasuna lortzeko

gurutze izagirre intxauspe
Bartzelona
2019ko urriaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Errepublikaren Aldeko Kontseiluak hiru puntu proposatu ditu, mugimendu independentista batzeko balio dezaketelakoan: bakea, amnistia eta autodeterminazioa. Hala jakinarazi du Carles Puigdemont buru duen mugimenduak. Bakea aldarrikatuz, Espainiako segurtasun indarrak Kataluniatik ateratzeko eskatu dute, eta mossoei eskatu diete «Polizia demokratiko batek eskatzen duen neurrian jarduteko, [2017ko] urriaren 1ean egin zuten moduan». Amnistia eskatzen dute kausa judizial bat irekia duten guztientzat. Eta hirugarrena, autodeterminazio erreferendum bat eskatzen dute Kataluniako Gobernuak antolatua, Espainiakoarekin adostua eta nazioarteko begiraleek zaindua. Baiezkoa aterako balitz, errepublika ezartzeko aukera jaso beharko luke.

Clara Ponsatik Hezkuntza sailburu zenak erbestetik proposatu zituen hiru puntu horiek ostegunean, eta Errepublikaren Aldeko Kontseiluak bere egin ditu, mugimendu independentista batzen lagun dezaketelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.