Albistea entzun

Xose Maria Diaz Castroren liburu bakarraren edizio elebiduna kaleratu dute

'Nimbos / Argi-koroak' 1961eko poesia lana Xuntaren eta Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren emaitza da.

Gerardo Markuletak itzuli du euskarara
Xose Maria Diaz Castro poeta, gazte zeneko argazki batean.
Xose Maria Diaz Castro poeta, gazte zeneko argazki batean. BERRIA / BERRIA

Igor Susaeta -

2014ko abenduak 17 - Donostia

Lan bakarra argitaratu zuen Xose Maria Diaz Castro poeta eta itzultzaile galiziarrak (1914-1990). Nimbos olerki sorta intimistak 1961ean ikusi zuen argia, eta Jose Maria Diaz Zubizarreta idazlearen seme-alabetako baten esanetan, lan hark dezenteko oihartzuna eduki zuen orduan, Galiziako literaturaren esparruan. Zubizarreta du bigarren abizena, Teresa Zubizarreta Bengoetxea urretxuarrarekin ezkondu baitzen poeta, Urretxura bertara (Gipuzkoa) hain zuzen ere. «Nimbos ingelesera itzulita dago, eta uste dut errusieraz eta espainolez ere irakur daitekeela. Halere, bai nire anai-arrebak eta baita ni ere euskarara itzuli izanak hunkitzen gaitu gehien», aitortu zuen Diaz Zubizarretak, atzo Donostian. Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Galiziako Xuntaren lankidetza harremanari esker, Nimbos / Argi-koroak edizio elebiduna kaleratu dute bi instituzioek, eta atzo aurkeztu zuten. Gerardo Markuletak ekarri ditu euskarara Diaz Castroren hitzak.

Zazpi atal dauzka liburuak —Atarikoa, Gaua, Argia, Esperantza, Miraria, Ametsa eta Zauria—, eta, erabiltzen zuen gaitegiari dagokionez, testuingurua eta garaia hartu behar dira kontuan, poetaren semearen iritziz. Lugoko Os Vilares herrixkan jaiotakoa, Mondoñedoko apaizgaitegian egin zituen ikasketak — «han ikasi zituen latina eta greziera»—, harik eta 1936ko gerrak horiek etetera behartu zuten arren. Behin guda bukatuta itzuli zen seminariora, baina berehala utzi zuen elizbidea. Espainiako Barne Ministerioko itzultzaile bihurtu zen gerora, eta hamahiru hizkuntzatan moldatzeko gaitasuna zeukan.

Bizipen horien guztien ondorioz, aitaren poesiak ukitu erlijiosoa bazuela iruditzen zaio semeari. «Baina zerbait telurikoa zen, lurrari oso lotuta zegoena. Mintzo da gauza txikiez, lurraz, jendeaz... Poesia zaila da, eta buelta asko eman behar zaizkio».

Letren egunean omendua

Bere garaian eman zuen zeresana Galizian, eta aurten, atzera, Real Academia Galegak antolatutako Galiziako Letren Egunean omendu zuten —joan den maiatzaren 17an—, egun horretan antolatutako ekitaldi guztien ardatz bihurtuz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.