Xenofobiaren aurkako martxa egingo dute gaur

2019ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ostegunean izan zen Xenofobiaren eta Arrazakeriaren aurkako Eguna, eta 47 elkartekmanifestazio batera deitu dute gaurko, «Europan nagusi den populismo xenofoboari» aurre egiteko. 11:30ean abiatuko da martxa, Trintxerpeko merkatutik (Pasaia, Gipuzkoa), eta Donostiako Gipuzkoa plazara arteko bidea egingo du. 23. aldia izango da manifestazioa egingo dutena. Asteazkenean aurkeztu zuten mobilizazioa, eta«eskuin muturraren hazkundeak migrazio eta harrera politikentzat duen arriskuaz» ohartarazi zuten.

Aukeratu zure leloa arrazismoaren aurka izango da manifestazioaren leloa, eta apirilaren 28ko eta maiatzaren 26ko hauteskundeei begirako mezua izango da; izan ere, antolatzaileen asmoa da nabarmentzea «botoak duen garrantzia pertsonen eskubideak zabaltzeko edo murrizteko orduan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.