Paperik gabeko langileak

KASU EZAGUNAK

2023ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Azken urteetan, paperik gabeko langileen esplotazioarekin zerikusia izan duten hainbat kasu ezagun egon dira Hego Euskal Herrian. Hona hemen horietako batzuk. Esplotazio sexualarekin harremana dutenak ez dira kontuan hartu.

Senra taberna
21 langile. Aurtengo otsailean, paperik gabeko 21 langile aurkitu zituzten Donostiako parte zaharreko bi tabernatan. Lan iruzurra eta langileen eskubideen aurkako delitua egotzi zieten jabeei. Lanaldi luzeak zituztela, atsedenik ez zutela eta diru beltza kobratzen zutela salatu zuten langileek.

La Gilda del Norte
40.000 euroko lehen isuna. 2021eko maiatzean izan zen polizia operazioa, La Gilda del Norte enpresak Basaurin (Bizkaia) zuen pabiloian eta Lezamako (Bizkaia) soroetan. Poliziaren arabera, paperik gabeko 25 langile atzeman zituzten. 45 euro irabazten zituzten eguneko. 40.318 euroko isun bat jasoa du enpresak, lehena.

Ajos y Cebollas Txorierri
26 orduko lanaldia. 2021eko abuztuan, Espainiako Poliziak Ajos y Cebollas Txorierri barazki biltegiko jabea atxilotu zuen langileen eskubideen aurkako ustezko delitu bategatik (Zamudio, Bizkaia). Paperik gabeko lau langile atzeman zituen. Salatu zuten 26 orduko lanaldiak eginak zituztela, atseden ordu bakarrarekin. Langileen arabera, ugazabak «maratoia» esaten zion lanaldi horri. Bost euro jasotzen zituzten orduko.

Idealistas del Hogar M&P
Ugazaba, ihes eginda. 2019ko azaroan, bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Idealistas del Hogar Bilboko garbiketa enpresako jabeari. Hura, baina, ihes eginda dago, eta ez du bete. Paperik gabeko hamahiru langile esplotatzea egotzi zioten. Hilabete askotako soldata zorretan utzi zien.

Ribaforadako soroak
Bost atxilotu. 2021eko otsailean, Espainiako Poliziak bost pertsona atxilotu zituen Ribaforadan (Nafarroa), paperik gabeko nekazariak enplegatzeagatik. Zaragozan (Espainia) biltzen zituzten. Polizia operazioa egin zuten egunean, hogeita hamar langilerekin ziharduten. Horrelako operazioak ohikoak izaten dira Erriberako landa eremuetan.

Ikusi gehiago:Kontraesanen esklabo

Ikusi gehiago:Paperik gabeko langileak. Testigantzak. Johanna Flores: «Instrumentu gisa ikusten gaituzte, ez pertsona gisa»

Ikusi gehiago:Maria Teresa 'Maite' Guzman Cortes: «Bizimodua zail dago egun: esplotazioa inoiz baino handiagoa da»

Ikusi gehiago:Marta Veronica Alegria: «Nire lehen lana: 09:00etan hasi eta 22:00etan bukatu, astelehenetik igandera, 650 euroren truke»

Ikusi gehiago:Kona Marley: «Legez kanpo nengoen, ezkutuan bizi behar nuen»

Ikusi gehiago:Marisol: «Paperak lortu eta oporrak eskatzean, kaleratu egin ninduten»

Ikusi gehiago:Oumar: «Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.