Albistea entzun

Paperik gabeko langileak. Testigantzak

«Paperik gabe, ezin dut lanik egin, arriskutsua baita»

Oumar. Senegal. 32 urte.

Joxerra Senar -

2023ko martxoak 12 - Iruñea

Iruñeko Alde Zaharrean bizi da Oumar, 32 urte ditu, eta paperak noiz jaso zain dago lan bila hasteko. «Edozein» lan egiteko prest dago, baina batez ere zer lan egin nahiko lukeen galdetuta, argi du: «Sukaldari, sukaldeko laguntzaile, okin, biltegi batean...». Erreskadan bota ditu balizko lanbideak, irrikan baitago hasteko: «Hiru urtez familia ikusi gabe egotea eta lanik ezin egitea gogorra da».

Senegalen ofizio ugari izan zituen, baina familiaren egoera hobetu nahirik, Dahra Djolof jaioterria utzi, eta Euskal Herrira etorri zen 2020an. Marokon «gaizki» pasatu ondoren, itsasontziz iritsi zen Espainiara. Handik zuzenean abiatu zen Iruñera, bertan «ezagunak» zituelako. Haiekin pasatu zuen pandemia osoa eta itxialdia. Esperientzia «latza» izan zela gogoan du: baliabide gutxirekin, lau lagun etxe berean... Hala ere, oso eskertuta zaie lagunei: «Oso ondo portatu dira nirekin. Dena ordaintzen dute».

Hala biziraun behar izan du bi urtez. Bi urtez bertan erroldatua egon dela frogatuz gero, errenta bermatua eska baitezake. Ezin du lanik egin, baina. «Hiru urte behar dituzu paperak eskatzeko. Abokatu jatorrak daude, eta haiek azaltzen dizute ongi zer pauso eman eta zein bide hartu. Lehenik, bizilekua; gero lana bilatu», azaldu du. Iaz hasi zuen paperak lortzeko tramitazioa: «Ez dakizu hiru hilabetera, sei hilabetera edo bederatzira erantzungo dizuten. Behar dena».

Ez du lanik egin beltzean, zuhurtziagatik: «Paperik gabe, ezin dut, arriskutsua baita. Ezin da. Harrapatzen bazaituzte, txarra da niretzat eta nagusientzat. Iruñean ez dago modurik. Beste tokietan? Ez dakit, ez dut besterik ezagutu». Paperik gabe, prestakuntza ikastarorik ere ezin du jaso. Oraingoz, gaztelera ikastaroak egin ditu, eta euskara gogoko du. Hitz solteak badakizki. Paperak lortzen baditu, argi du zer egingo duen lehen soldatekin: «Etxekoak ikustera joan, edozeinek nahiko lukeen bezala».

Ikusi gehiago: Kontraesanen esklabo

Ikusi gehiago: Paperik gabeko langileak: kasu ezagunak

Ikusi gehiago: Paperik gabeko langileak. Testigantzak. Johanna Flores: «Instrumentu gisa ikusten gaituzte, ez pertsona gisa»

Ikusi gehiago: Maria Teresa 'Maite' Guzman Cortes: «Bizimodua zail dago egun: esplotazioa inoiz baino handiagoa da»

Ikusi gehiago: Marta Veronica Alegria: «Nire lehen lana: 09:00etan hasi eta 22:00etan bukatu, astelehenetik igandera, 650 euroren truke»

Ikusi gehiago: Kona Marley: «Legez kanpo nengoen, ezkutuan bizi behar nuen»

Ikusi gehiago: Marisol: «Paperak lortu eta oporrak eskatzean, kaleratu egin ninduten»

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Volkswagenen fabrika  Iruñean ©Jesus Diges  / Efe

Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta

Berria

Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera, urte eta erdiz, produkzioa erdira jaitsi beharko dela. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen aurrean.

Erretreten erreformaren aurkako manifa, gaur, Baionan. ©Patxi Beltzaiz

Sindikatuen arabera, 13.000 lagun mobilizatu dira Baionan erretreten erreformaren aurka

Garazi Aduriz Zuñeda

Apirilaren 6rako deitu dute hamaikagarren protesta eguna. Horren aurretik bilera batera deitu ditu Elisabeth Borne lehen ministroak.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Denbora asko igarotzen dugu bezeroari egia esaten»

Iker Aranburu

Inbertsio funtsetara bideratzen den aurrezkiaren kuota bikoiztu du azken hamar urteetan Kutxabankek. Kutxabank Gestioneko kontseilariaren arabera, epe luzera begiratzea eta bezeroari «kea ez saltzea» dira arrakastaren bi gakoak.

Igor Arroyo LAB sindikatuko koordinatzailea, Bilbon egindako agerraldi batean, aurreko astean. ©Oskar Matxin Edesa / EFE

Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek

Maddi Iztueta Olano

Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.