Albistea entzun

Literatura. 'Francoren bilobari gutuna'

Lan kolektibo bat kolektiboarentzat

Idazleak: Artedrama, Le Petit Theatre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia, Unai Iturriaga eta Igor Elortza. Argitaletxea: Susa.

Aiora Sampedro -

2020ko maiatzak 3

Susa argitaletxeko Ganbila sailean orain arte argitaraturiko hiru antzezlanetan azkena da Francoren bilobari gutuna. Bi bertsolariren lana dugu, gainera: bertsozaleoi (eta ez hain zaleei) ezagunak zaizkigun Igor Elortzak eta Unai Iturriagak Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre de Pain taldeekin elkarlanean idatzia. Editorialaren sar-hitzak zehazten du egiletza kolektiboaren garrantzia, antzerki zuzendarien lanerako estrategiarekin zuzenean lotua dagoelako, «euskal gizartearen esperientzia errealetan sorburua izaki, aktoreen inprobisazioaren bitartez eratzen den ikuskizunak egiletza kolektiboari zor diola. Horrela, testua Unai Iturriagak eta Igor Elortzak sinatzen badute ere, idazleak baino, gidoi finkatzaileak ditugu». Beraz, duela hamabost egun iruzkindutako Miren Tirapuren Bazterreko ahotsak piezan azpimarragarria bazen zuzendariaren esku hartzea bere biografiarekin estu loturik zegoelako, hemen iruzkingai dugun kausan, hain justu kontrakoa da nabarmengarria; hau da, testuaren desagerpena.

Katarsia. Hala definitu du editorialaren eskutik datorren sarrera testuan antzezlanak ikusle-irakurlearengan uzten duen oihartzuna. Baiki, gaur egun irakurrita, testuak are esperientzia emozionalagoa eragiten du, krisiarengatik abandonatutako ospitale bateko gorabeherak iruzkintzeari beste prisma batetik begiratzen baitiogu orain.

Umore absurdoz bustitako kritika zuzena egiten zaio ustelkeriari ospitale delirante honetako gaixoen eta langileen bitartez. Mezua zuzena da, baina ez, ordea, leuna. Gertukoak zaizkio irakurleari ospitaleko langileek saihestu behar dituzten arazoak, egunerokotasunean agertzen direnak, eta krisi egoeran nabarmen geratu den bezala, gaixoari zuzenean eragiten diotenak; hargatik dira mingarriagoak lanean planteatzen diren hutsuneak: kainismoa, irabazi-gosea, esplotazioa. Deshumanizazioa. Idazkera estilo soil horren eraginez, erritmo biziari jarraitzen dio tramak dialogoetan, irakurlea antsietatez kolapsatzera eramateraino.

Bestalde, drama antzeztua ikusi duenak jakingo du eszenaratze soila duela, egiazki, idazlanean, akotazioekin ia osorik zehaztua, irakurlearentzako jarraibideak oso zehatzak gertatzen dira. Eszenaratze eskematiko horrek testuaren garrantzia nabarmenago bihurtzen du lan honetan, zeina mezu nagusia bereizten ahalegintzen bada ere, umore absurdoa baliatuz arazoaren planteamendutik harago, hausnarketa metaliterario nahiz metafisikoetara ere gerturatuko baita. Hartara, iragarle gertatzen dira 9. Agerraldia: Antzerkiaren azalpena bezalako atalak. Ximun Fuchsen hitzostean antzezlanak antzerkiaren inguruan plazaratu nahi dituen oharren inguruko eztabaida planteatzen da, eta zuzendari baxenabartarraren tesia interesgarri suerta liteke teatro politiko honen nondik norakoak ulertzeko.

Arantxa Iturberen eskutik datorren prologoan dagoeneko hainbat euskal ikuslek gozatu duten antzerkiari esker ona adierazten dio idazle alegiarrak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Julen Apella Santamaria idazlea (erdian), Imanol Larrinagaren margolana eskuetan, alboan Arantza Urkia eta Felipe Juaristi dituela, Donostian. ©Idoia Zabaleta / Foku

Julen Apellak irabazi du Donostia Kultura poesia lehiaketako seigarren saria

Ainhoa Sarasola

Postal bat desertuan lanagatik jaso du aitortza. Balea Zuriak maiatz aldera argitaratuko du liburua.

Manuel Asin, Rebeca Esnaola eta Teresa Morales de Alava; Ikuspuntu Jaialdiko zuzendari artistikoa, Nafarroako Kultur kontseilaria eta Ikuspuntu jaialdiko zuzendaria, hurrenez hurren. ©Iñigo Uriz, FOKU

100 film inguru emanen dituzte Ikuspuntu jaialdian, astelehenetik

Uxue Rey Gorraiz

Sail Ofizialean hemezortzi lan lehiatuko dira; Peru Galbeteren Bide bazterrean ni eta hi kantari tartean. Peter Nestler dokumentalgileari eskainiko diote festibaleko atzera begirakoetako bat.

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...