HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Lagun berriak'

Bizitzea da arterik gordinena

Idazlea: Tomi Ungerer. Ilustratzailea: Tomi Ungerer. Itzultzailea: Ainhoa Irazustabarrena. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2019ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Badira sorkuntza batzuk, sinpleena kontatuta ere, sakontasun mugaezina erakusten dutenak. Kontraesana dirudi sinpletasunak sakontasuna ekar lezakeela baieztatzeak, baina halaxe da: egiarik borobilenak oinarrizko ekintzen behaketan aurkitzen ditugu.

Album ilustratu honetan adiskidetasun istorio bat kontatzen zaigu, nola eta zergatik hasten den Rafi eta Ki-ren arteko adiskidetasuna, nola garatzen eta denboran luzatzen den, mugagabeki.

Eta kontaketa xume honek aurrera egin dezan testuinguru bat erakusten zaigu, aurreiritzi eta oztopo sozialez betetako gizarte batena, kemenez eta onginahiez gainditu beharrekoa. Erakusten zaigu itxurakeria eta jatortasuna txanpon beraren bi aldeak direla, bakoitzak erabakitzen duela zein modutan ekin bizitzari. Laburki esanda, Lagun berriak albumak zera erakusten du: bizitzan dauden oztopoak ezagutu eta gainditzeko giltzarriak zeintzuk diren.

Testua eraginkorra da, baina ilustrazio lanak goia jotzen du. Ilustrazioak eragin handia dauka istorio honen osaketan, kontatzen, tonua ezartzen (itxaropena, kemena...) eta arte gordinaren ikastaro azkar-eskergarria ematen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.