Vicent Partal.
Enbaxada bila

Bozkatzera

2012ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Zuek irten berriak zarete, eta gu sartzear gaude. Hauteskundeak beti dira garai garrantzitsua politika interesatzen zaigunontzat, baina oraingo honetan sentipen gazi-gozo halako bat daukat. Irailaren 11ko manifestazioaren ondoren, bloke batu baten sentipena hedatua zen, nolabait; baina presidenteak hauteskundeetara deitutakoan, desagertu egin da.

Pentsatzen dut normala dela. Hemen eta orain, nor berera doa. Ez dut esaten ez dela logikoa izango, eta, argi eta garbi, errespetagarria da, bidezkoa. Baina indar apaleko ondoeza sorrarazten du, eta espero dut desagertuko dela bozak iragan orduko.

Are eta argiago, gehiengo absolutuaren bila doa. Eufemismoak erabiliagatik, ezin hobeto ulertzen zaio. Iniciativa zalantzati dabil, eztabaidan. Haiek bloke subiranistari batzea erabakigarria da, baina Mas ikusi orduko urduritu egiten dira. Eta independistei buruz, zer nahi duzu esatea? Hiru hautagai talde, eta jakizu azkenean ez ote den bakarrik ERC sartuko parlamentuan. Hala izango balitz, independenteen boto kopuru izugarria galduko litzateke, baina hiru hautagai taldeetako ezeinek ez du izan bestelako asmorik, benetan. Dena dela...

Kontsolagarri, nazionalista espainolak pozak airean daude apur bat igo direlako aurreko hauteskundeen aldean; eta neure buruari galdetzen diot, noiz pentsaten zuten igotzea, orain ez bada? Baina bada berri onik, historiako emaitzarik kaskarrena izango baitute. Eta hala gertatuko zaio PSCri ere, bide batez.

Gertatzen dena gertatzen dela, jakizu lasai asko gaudela. Handiak dira kanpainako presioak, baina ez zait iruditzen arriskuan dagoenik A-25eko emaitza —fronte subiranistaren garaipen erabatekoa beldurraren frontearen aldean—. Ezta hurrik eman ere. Eta hori, herrialde honetan, egundoko berria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.