Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Helburuak lortuta

2014ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Egun bat falta da, baina huts egiteko beldurrik gabe esan daiteke Gure Esku Dago dinamikak dagoeneko beteak dituela bere buruari jarri zizkion helburuak. Batetik, erabakitzeko eskubidearen aldeko biharko aldarriak babes sozial ukaezina lortu duelako: 100.000tik gora pertsonak eman dute izena biharko giza katean parte hartzeko.

Bestetik, Zelai Nikolas eta Angel Oiarbide eledunek erabakitzeko eskubidea printzipio demokratiko bat dela errepikatu dute etengabe dinamikaren hasieratik beretik, eta nabarmendu eskaera hori ez dela abertzaleen kontua soilik. «Oinarri prepolitikotzat» jo dute urtebeteko ibilbidean, eta beren burua abertzaletzat jotzen ez duten eragile politiko zenbaitek hori hala ulertzea eta biharko deialdiarekin bat egitea lortu dute. Transbertsalitatea deituko diote batzuek, sinergia besteek, aurrera egiteko oinarri sendoa dela esan dute biharkoaren bultzatzaileek.

Urtebeteko bidean sortutako ia 200 herri batzordeetan konfiantza eta elkarlanerako sare berezia josiz joan da. Ez da lorpen makala aurrera begira ere. Gazta zati batekin hasi eta dozenaka mila lotzea egingarria dela frogatu dute. Hurrengo mamialdietarako balioko ahal du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.