ETAren biktimek polizia abusuenak aitortu dituzte

2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euren senideak ETAk edo «inguruko taldeek» hil zituzten 41 biktimek Espainiako polizia indarren gehiegikeriaren biktimak aitortu dituzte, Vocento Taldeko egunkarietan argitaratutako iritzi artikulu batean. «Akats politiko eta humano larria da polizia abusuen eta eskuin muturreko taldeen biktimak aitortu nahi ez izatea». Txarretsi egin dute talde sozial eta politiko batzuek «minimizatu» egin nahi dituztela biktima horiek. Sinatzaileen artean daude Iñaki Garcia Arrizabalaga, Barbara Duhrkop, Maria Jauregi, Josu Elespe, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.