Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Irudia. Iruñea
Pintaketak alderdi batzuen egoitzetan
Langile Frontearen Gazteriaren izenean, pintaketa batzuk egin dituzte EH Bildu, Ahal Dugu, Ciudadanos eta UPNren Iruñeko eta Sarrigurengo (Nafarroa) egoitzen kanpoaldean. Besteak beste, Herri errepublika federal baten alde, Langileen benetako boterea eta Espainiako Herri Errepublika Federalaren alde esaldiak margotu dituzte. Ekinbideak alderdien gaitzespena jaso du. Espainiako Langile Frontearen adarra da aipatutako taldea; sortu berria da plataforma. Argazkian, EH Bilduren Iruñeko bulegoaren atarian egindako pintaketa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu