HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Fin barkua'
Apokalipsia
Tamaina handiko album ilustratua da (31x22 cm), azal gogorretan bildua eta kartoi mehezko orriak dituena.
Azkenaldi honetan puri-purian dagoen giro apokaliptikoarekin bat eginez, Fin izeneko barkuaren azken itsasaldia kontatzen zaigu.
Arrantza xede berezia du barkuak, «munduko itsaso guztien zentrora» joango baita, «munduko ur guztiaren iturria» dagoen lekura; baldekadaz baldekada «ura jaso eta gordetzen dute bodegan», munduko ozeanoak lehortu arte.
Testu oso gutxi du, ilustrazioaren gainean ezarria, gutxien molestatuko duen lekua hartuz, batzuetan lortzen ez dena, hainbatetan kalte egiten baitio irudiari. Esaldi laburrak dira, eskematikoak, aditza aurreratuta eta galdegaia atzeratuta dutenak, karga sinbolikoa erantsi nahian hitzei, tonu dramatikoarekin.
Ilustrazioak handiak dira, orri-bikoak hartzen dituzte, plano orokorrak eta hurbilekoak txandakatuz. Istorioak duen dramatismoari jarraiki, kolore ilunak nagusitzen dira, belzkarak, eta baita gorri eta horail zikinak ere. Berdea da kontrasterako kolorea.
Pertsonaien bisaiak arrotzak egin zaizkit, gainerako irudiekin ezkongaitzak.
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.