Haur eta gazte literatura. 'Amets Gaizto nire armairuan'

Emozioak sentitu egiten dira

Idazlea: Mercer Mayer. Ilustratzailea: Mercer Mayer. Itzultzailea: Koldo Izagirre. Argitaletxea: Pamiela Kalandraka.

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Gaur egun nonahi eskaintzen dira emozioak lantzen dituzten obrak. Ontasun gehigarri berria balitz bezala. Orain arteko literaturak emozio edota baliorik erakutsi ez balu bezala. Batzuetan izenburutik hasita nabarmentzen dira —Asierren jeloskortasunaren arantza, Eloien zoriontasun olatua, Lorearen amorru-ekaitza; besteetan bildumak abisatzen digu —Sentipuinak bilduma, Emozio ipuinak bilduma—. Eta zenbat eta gehiago tematu lanketan, orduan eta istorio ahul, ezdeus, eta mengelagoak kontatzen dituzte. Kaxkarrak mamiz, eta oso antzekoak formaz.

Hobe lukete Amets Gaizto nire armairuan albumaren ildoari jarraitu. Emozioa du helburu Mayerren obrak, baina horretarako istorio narratibo eta bisual indartsu batekin janzten du, irakurketa eta hausnarketa bi plano desberdinetan kokatuta. Izan ere, plazer narratiboa sentitzen den bezala, emozioak ere sentitu egiten dira, eta esperientzia literarioa ikaspen emozional bihurtzen da. Esaten errazagoa da egiten baino. Horixe da literatur sortzaileen artea.

Bigarren argitalpena egin diote aurten, eta erosi beharrekoa da, agortu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.