Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. ZIRRI-ZARRA
Mugan
Hauteskundeetako kanpainak harrotasunaren eta harrokeriaren arteko mugan daude maiz. Horregatik ez zaizkit gustatzen hautagaiek boterea eskuratuta zeintzuk izanen diren bere gobernuko kargudunak iragartzen dutenean. Pablo Iglesiasek egin zuen horrelako zerbait. Defentsa ministroa nor izanen zen iragarri zuen hauteskundeetan eta, gobernua osatzeko negoziazioen erdian, Podemosendako nahiko lituzkeen ministerioa eta karguak publiko egin zituen. Berak lehendakariorde izan nahi zuen. Lehendabiziko hauteskundeetan egin zuen hori. Bigarrengoetan, ez, noski.
Pasa den legegintzaldian EH Bilduk horrelako zerbait egin zuen Laura Mintegik ere boterera iritsiko balitz zeintzuk izanen liratekeen bere sailburuak iragarri zuenean. Gogoan dut Hizkuntza Normalizazio Saileko buru Iratxe Ibarra izanen zela iragarri zuela, UEMAn zein bertsolaritzan egindako lanarengatik ezaguna. Ibarraren proposamena argia eta zehatza iruditu zitzaidan.
Alde horretatik, egokiago da hauteskunde honetako planteamendua EH Bilduren aldetik. Arnaldo Otegik bere lantaldea aurkeztu du eta bere proposamena: Denon herria. Ez ditu balizko karguak aipatu. Baina bat ikusi diot lantaldeari: euskalgintzako kide kalifikaturik ez egotea ?eta EH Bilduk giza kapital handia du hizkuntzen kudeaketan eta zehazki euskararen normalizazioan?. Proposamena osatua da, baina puska batzuk ere ez zait gustatu erudizio ariketak jende gehienarendako ulergaitzak diren aldetik. Baina horiek dira lantaldean egiten diren testuen ohiko gaitzak. Egilea zein den, aldea dago.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.