Haur eta gazte literatura. 'Ikusi duzu Elefante?'

Olgetan

Idazlea: David Barrow. Ilustratzailea: David Barrow. Itzultzailea: Garazi Arrula. Argitaletxea: Txalaparta.

2020ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Liburuaren azala begiratu besterik ez dago jakiteko barruan topatuko duguna zer den. Jolasa eta haurtzaroa elkarri loturik datozen bezalaxe, album ilustratu honetako istorioa dago olgetarekin bat eginda: irakurtzea jolastea da.

Ezkutaketan ari direlarik, haurrak elefantea topatu beharko du, disimulu zaileko egokieratan, baina, harrigarriki, haurrak ez du ikusten. Guk bai, ordea. Guk nabarmen ikusten dugu elefantea sukaldeko gortinen atzean, oheko tapakiaren azpian, lanpararena egiten tulipa buruan... Eta esateko gogoa pizten zaigu: «Hor dago!», «Baina ez duzu ikusten?», «Hortxe dago eta!», emozioarekin, lau, bost, sei, zazpi urte ditugulako, eta halaxe bizi dugulako jolasa, liburuko pertsonaiari elefantea non dagoen eskuarekin imintzioka erakutsiz.

Ilustrazio handiek eszena bakoitza garbi ikusten laguntzen dute, funtsezkoan jarririk ahalegina.

Testua ia ez da behar, eta dagoena letra larriz dago, irakurle hasiberrien mesederako.

Bitartekari arduratsuei eskatuko nieke detaileei errepara diezaietela, mezu positiboz betetako obra delako, baina azpitik, haurraren irakurraldia molestatu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.