Gaur mobilizatzera deitu dute hainbat herritan

2020ko otsailaren 12a
00:00
Entzun
Zaldibarko luizia gaitzetsi eta erantzukizunak eskatzeko hainbat mobilizaziotara deitu dute gaurko Gipuzkoako hainbat herri eta hiritako udaletxeen aurrean. Hiritar taldeek eginiko deialdiak dira, Andoainen, Donostian, Hernanin, Iruran, Lasarte-Orian, Oiartzunen, Urnietan, Usurbilen eta Zubietan. Deialdia guztiak 19:00etan dira. Bizkaiari dagokionez, atzo arratsaldean egin zuten Zallan, eta biharko deitu dute Bilbon, Arriaga plazan (18:30). Horiek, baina, ez dira izan protesta ekitaldi bakarrak: hainbat herritako batzokien ateetan zabor poltsak utzi zituzten atzo.

Mobilizazioen dinamika herenegun hasi zen Debabarreneko hainbat herritan. Eibarren eta Ermuan, esaterako, mila lagunetik gora bildu ziren herri bakoitzean. Zaldibarren eta Mallabian ere egon ziren. Ikusteko dago larunbaterako mobilizazio handiago bat antolatzen den Debabarreneko herriren batean. Herritar taldeak sortu berriak dira, eta nola antolatu aztertzen ari dira oraindik.

Mallabiko Udalari dagokionez, ostiralean agerpen publiko bat egingo du. Zaldibartik oso gertu dago, eta hondakin kutsatuak har ditzakeen zabortegi bat dago bertan. Alkatetza EAJren esku dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.