Kezkak burtsak jaitsi ditu, eta petrolioa merkatu
Osasun agintariak ez ezik, dirua mugitzen dutenak ere kezkatu ditu aldaera berriak. Europako burtsetako indize nagusiek %4 eta %5 arteko erorikoa izan zuten, turismoarekin eta aire garraioarekin lotuta dauden baloreek bultzatuta, haiek izan daitezkeelako aldaera berriaren aurkako borroken galtzaile nagusiak. Airbusek, esaterako, %11,5 galdu zuen. Brent upela ere %10 edo zortzi dolar merkatu zen (73 dolarretan salerosten zen arratsaldean), trafiko txikiagoak kontsumoa jaits dezakeelako.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.