Albistea entzun

Legebiltzarrerako bozak Frantzian. Ezkerraren batasuna

Parisko erabakien beha, aliantzarekin bat egin dute Ipar Euskal Herrian

Frantzia Intsumisoko eta EELVko Ipar Euskal Herriko kideek beharrezkotzat jo dute ezkerraren batzea. PSn tentsioa nabari da
Colette Capdevielle PSko diputatu ohia hautagaitzarik gabe gelditu liteke.
Colette Capdevielle PSko diputatu ohia hautagaitzarik gabe gelditu liteke. ISABELLE MIQUELESTORENA Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko maiatzak 3 - Baiona

Frantziako presidentetzara aurkeztu den Polo Ekologistaren hautesleen borondatea islatzen du, Jeremy Savatier Europa EkologiaBerdeak (EELV) alderdiko Ipar Euskal Herriko idazkariordearen iritziz. Sandra Pereira Frantzia Intsumisoko (LFI) arduradunak «ontzat» eman du: «Batzuek diotenez, historikoa da; beraz, pozik gara». Ipar Euskal Herriko militanteek begi onez ikusi dute EELVk eta LFIk Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetarako lortu duten akordioa. Gainerako ezkerreko indarrekin ere aliantza lortuko dutela espero dute. «Gauza ona da ezkerreko hautagaitzak murriztea», Savatierren hitzetan.

Oraingoz, PS, PCF eta NPArekin adostasuna lortuko ote duten beha daude. Negoziazioen emaitzak tokian toki eragina izanen duelako. Pereira eta Savatierren hitzetan, oraingoz ez baitakite Ipar Euskal Herriko hautesbarrutiak nori egokituko zaizkion.

Kezka hori du Colette Capdevielle PSko diputatu ohiak ere. Ezkerraren batasunaren hautagai izateko borondatea agertu zuen apiril hasieran, baina Parisen erabakitako hautesbarrutien banaketagatik hautagaitzarik gabe gelditu liteke. Hala iradokitzen dute Twitteren publikatu eta ondoren ezabatu dituen zenbait mezuk. Akordioa PSko kide guziek onetsi beharko luketela eskatzeko izenpe biltze bat ere zabaldu du. Ez die erantzun nahi izan BERRIAren galderei.

Ipar Euskal Herrian nola antolatuko diren galdetuta, alderdien artean «errespetu handia» dagoela erantzun du Pereirak. «Erronka handiegia da, eta tirabirek ez dute interferentziarik sortu behar. Lortu nahi badugu, errespetua da oinarria. Argi dena da elkartzeko tenorea dela: herritarrek hori goaitatzen dute, eta zor diegu».

Savatierrek uste du EELV eta LFIren artean oreka egoki bat erdietsi dutela, bai programaren aldetik eta baita alderdi bakoitzak izanen duen hautesbarruti kopuruagatik ere. «Baditugu desadostasun handiak, besteak beste Europako eta nazioarteko politikari buruz, baina Frantziako Asanblearako akordio bat da». Melenchon lehen ministro izendatzeko diputatu nahikoa lortzea da Frantziako ezkerreko alderdien asmoa, baina, bakoitzak bere talde politikoa izanen du legebiltzarrean —gutxienez hamabost diputatu batu behar dira taldea osatzeko—. «Programaren inguruko gutxieneko akordio bat da, gobernu paktu baterako».

Parisen ondu dute akordioa ezkerreko alderdiek; Frantziako Estatu guzirako bera. «Tokian-tokian ikusi beharko dugu hemengo aldarrikapenentzat», zehaztu du Savatierrek. EELVkoek PS eta EH Bairengana jo zuten hauteskundeak aitzin, eta erran du LFI eta PCrengana ere joko dutela. «Lurraldeen aniztasuna defendatzen du EELVk: euskara, gatazkaren konponbidea eta Euskal Hirigune Elkargoa garatzea». LFI eta PCrekin bereziki «ikuspegi ezberdinak» dituztela dio. EH Baik errana du hautagaiak aurkeztuko dituela Ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan, baina Savatierrek onartu du bigarren itzulirako adostasunak lortzeko blokeo bat izan litekeela. Peio Dufau EH Bairen 6. hautesbarrutiko hautagaiak ezkerreko abertzaleen lekua defendatu zuen joan den astean: «Ipar Euskal Herrian, gu gara ezkerreko alternatiba».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Euskal herritarrek 154 gailur piztuko dituzte Pirinioetako Bidean

Jon O. Urain

Pirinioetako hirurehun gailur baino gehiago argiztatuko dituzte bihar, Euskal Herriaren eta Kataluniaren burujabetzaren alde. Zuzeneko saio bat ere prestatu dute, eta Berria.eus-en ikusgai egongo da: 21:00etatik 22:30era izango da.

Juana Balmaseda batzordeburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean, txostena aurkezten. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Egiari Zor fundazioak «txalotu» egin du Poliziaren 46 biktima aitortu izana

Berria

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordearen «profesionaltasuna» goratu du, eta prozesuan «konfiantza» sortzeaz mintzatu da.

 ©Aritz Loiola / Foku

«Herri gogoa berpizteko ekimen bat izango da»

Iosu Alberdi

Gure Esku-k eta Kataluniako zenbait eragilek Pirinioetako 400 tontor argiztatuko dituzte larunbatean. Europari mezu bat bidali nahi diote: «Erabaki nahi dugun bi herri gara». 

Ertzain bat herenegun, Legutioko Zentro Sozialista hustu zutenean. ©David Aguilar / EFE

Karguekin aske utzi dituzte Legutioko Zentro Sozialista hustean atxilotutako bi gazteak

Berria

Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...