HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Oliver Button poxpolin bat da'

Maiatzaren 17a gogoan

Idazlea: Tomie dePaola. Ilustratzailea: Tomie dePaola. Itzultzailea: Eva Linazasoro. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2020ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Pamiela etxeak orain baino lehen argitaratu izan ditu genero estereotipoez hausnartzen duten liburuak. Gure kritiken txoko honetan, adibidez, aztertu genituen argitaletxe nafarraren Tango iritsita hiru dira eta Adela Turin idazle feministaren Arrosa eta leuna.

Euskal egileen artean plazaratu izan da gaia, esaterako Marimutila naiz, eta zer? (Ana Jaka, Elkar, 2016), Markos kantinera (Patxi Zubizarreta, Elkar, 2008), Inurri bitxia (Mariasun Landa, Erein, 2004) edota Anttoni Bill oesteko bandidoa (Pello AƱorga, Elkar, 1987) liburuetan, ezarritako estereotipoei adorez aurre egiten dieten protagonistekin.

Tradizio horren barruan kokatu behar dugu Oliver Button poxpolin bat da. Album ilustratu tamaina handiko hau Adela Turinen album feministen garaikoa da (1970eko hamarkada), eta bertuteak zein hutsuneak partekatzen dituzte; teknika literarioan luzimendu askorik ez badute ere, aldarrikapen mezu zuzenak plazaratzeko obra eraginkorrak dira, haurrek atseginez irakurtzeko modukoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.