Albistea entzun

Wagner, etenik gabeko eztabaida beti gaurkoa

Musikagileari buruzko lau testu euskaratu eta hitzaurre bat gehituta argitaratu ditu Hedoi Etxartek 'Wagner auziaz' liburuan.

Bildutako artikuluen egileak Wangermee, Clement, Zizek eta Badiou dira
Hedoi Etxarte, atzo, Donostian, <em>Wagner auziaz</em> liburua aurkezten.
Hedoi Etxarte, atzo, Donostian, Wagner auziaz liburua aurkezten. JON URBE / ARP

Juan Luis Zabala -

2015eko irailak 17 - Donostia

Etenik gabe eztabaidatzeko gaia izan da orain arte, izaten jarraitzen du gaur egun, eta aurrerantzean ere ez dio izateari utziko Richard Wagner musikagile, poeta, antzerkigile eta saiakeragilea (Leipzig, Alemania, 1813-Venezia, Italia, 1883), Hedoi Etxarteren ustez, beti delako gaurkotasun biziko erreferentzia garrantzitsu eta mamitsu bat. «Artearen etorkizuna Beethoven eta Shakespeare batuko dituen pertsona bat dela esaten zuen Wagnerrek, eta bera da pertsona hori», adierazi du Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) Wagner auziaz liburua aurkeztean (Jakin). Obra horretan, berak idatzitako hitzaurre baten ondoren (Iraultza artistiko-politiko baten kasua), Wagnerri buruzko lau artikulu batu ditu, euskaratuta, Etxartek: Robert Wangermeeren Operaren soziologiari sarrera; Catherine Clementen Tetralogia edo alaba galdua; Slavoj Zizeken Erredentzioaren politika, edo zergatik merezi duen Richard Wagnerrek salbatzea; eta Alain Badiouren Wagner auzi filosofiko gisa.

«Wagner gaurkoa da, gaur egun esaten dizkigulako gauzak», Etxarteren ustez. «Hori izan daiteke Alain Badiouk bere azkenetako lan batean Karl Marxi egiten dion kritiketako bat. Marxek uste zuen testuinguru sozial bat ondo ulertzen ez baldin bada, ezin dela ulertu testuinguru sozial horretan sortutako artelanek esaten dutena. Badiouk, aldiz, sinesten du maila goreneko artelanek immanentzia bat daukatela, konbokatzen dituztela behin eta berriro, nahiz eta modu desberdinean izan, egoera sozial desberdinetan dauden publikoak». Etxartek uste du Wagnerri maila goren hori dagokiola.

«Jende gutxik bezalako oposizioa du Wagnerrek, zirkulu askotan», eta, horren ondorioz, Wagner ezagutu gabe baztertu du pentsalari eta intelektual askok, Etxarteren ustez, nahiz eta oposizio horren argudioak zentzugabeak izan. «Argudioetako bat da Hitlerri Wagner gustatzen zitzaiola; baina animaliak ere gustatzen zitzaizkion Hitlerri, eta uste dut begetarianoa zela. Antisemita izatea ere leporatzen diote Wagnerri, baina antisemita zen antikristaua zen bezala, antisemita izateak Bigarren Mundu Gerraren aurretik zuen zentzuan».

Musikagile berritzailea izateaz gain, poeta, antzerkigilea eta saiakeragilea izan zen Wagner, eta bere garaiko pentsalarien artean gutxik izan zuten hark adinako oihartzun eta eraginik. Horregatik, «Wagnerrekiko interesa ez da soilik estetikoa», Etxartek dioenez. «Bada politikoa ere, emantzipazioaren klabeetan. Wagnerrek musika politizatzen du, opera politizatzen du, ordura artean ziurtzat jotzen ziren gauza asko zalantzan jarriz».

Etxartek liburuan euskaratuta jaso duen lehen testua, Robert Wangermeerena, «musikologiatik idatzitakoa» da. «Musika klasikoa XIX. mendean zer den azaltzen du, nola hasten diren funtzionatzen kontserbatorioak, nola sartzen den merkatua kontserbatorioetan eta kudeatzaileak ezartzen dituzten...». Gaur egun, rock musikan ageri diren paradigma eta eztabaida asko Wagnerren garaiko musika klasikoan izandakoen oso antzekoak dira, Etxarteren ustez.

Catherine Clementen artikulua operaren historiako libretoak generoaren ikuspuntutik aztertzen dituen liburu batetik aterea da. «Clementek dioenez, Wagnerren operetako libretoetan emakumeek jakintzaren rola betetzen dute; gizonezkoek, ekintzarena»

Hirugarren artikulua, Zizekena, wagnerzale nabarmen batena da. «Zizekek maiz erabiltzen du Wagner gaurkotasuneko gaiak tratatzerakoan, eta beti kariño handiz mintzo da hari buruz».

Badiouren testuak, liburuko azkenak, izenburuak dioen bezala, Wagner «auzi filosofiko gisa» aztertzen du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Bertsolariek hasi dituzte ariketa puntuagarriak Bilbon, azken finalaurrekoan

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari ari dira Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.