martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Energia eta ezkerra

2022ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Energia berdeaz hitz egiteko orduan —non geratu ote da garai batean maiz samar erabiltzen zen «orlegia»?—, benetako energia berdea, ez Europako Batasunak berdez tindatutako nuklearra edo ikatza, komeni da gogoratzea, uraren, haizearen, eguzkiaren eta itsasoko olatuen jabetza unibertsala dela, munduan gauden herritar guztiena. Eskala txikiagoan esanda, esate baterako, haizea dabilen lurralde horretako herritarrena, edo delegazioaz, komunitate horren erakunde publikoarena. Ona da printzipio hori gogoratzea, energia horiek ekoizten dituzten enpresa batzuek haiena balitz bezala jokatzen baitute; esleipen publikoa eta jabetza, noski, nahita nahastuta.

Datorkigun eskasiari aurre nola edo hala egiteko, energia aurrezteko egitasmoak ari dira lantzen Hego Euskal Herriko bi gobernuak, etxeetan, eraikin publiko eta pribatuetan, merkataritza, industrian... Horrekin batera, baina askoz indar txikiagoarekin, energia berdea sortzeko beharraz hitz egiten dute bi gobernuek; zehaztu gabe negozio hori betiko enpresen esku egongo den, alegia, urteetan batere lotsarik gabe kutsatu duten enpresen esku, edo tokian tokiko enpresa publikoak sortuko diren herritarrengan, eta ez akziodunengan, pentsatuko dutenak.

Udal askotako agintean egonda, abagune paregabea dauka gure herriko ezkerrak kudeaketa alternatiborako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.