Askatu dute Oteizaren korapilo juridikoa

Hitzarmena sinatu dute Oteiza fundazioak eta Pilar Oteiza oinordekoak, eta amaitu da artistaren ondareari buruzko gatazka

Altzuzan dagoen Oteiza museoaren irudia. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS.
Inigo Astiz
2015eko irailaren 30a
00:00
Entzun
Nahikoa izan da ohar labur bat Oteiza hil zenez geroztik haren inguruan izan den eztabaidarik luzeenetariko bati amaiera eman zaiola jakinarazteko. Akabo eztabaida juridikoak. Oteiza fundazioak hitzarmena sinatu du artistaren ondarearen oinordeko den Pilar Oteizarekin, eta, beraz, ixte bidean da jada artista hil zenetik hona egon den gatazka fronte nagusietariko bat.

Hitzarmenak bermatu egiten dio museoari Oteizaren obren gaineko jabetza intelektualaren eskubideen ustiapena, eta trukean Pilar Oteizari fundazioaren kudeaketan parte hartzeko aukera onartzen zaio. Horretarako figura egokiena zein izan daitekeen aztertuko dutela aurreratu dute oraingoz fundaziokoek.

Artistaren obren egiazkotasuna bermatzeko batzorde tekniko bat eratzea ere adostu dute bi alderdiek, eta baita artistaren eskultura lanen katalogo arrazoituari jarraipena ematea ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.