Albistea entzun

Arabako Bertsolari Txapelketa. Finala. IRITZIA

Ausardia eta zerbait gehiago

Gorka Azkarate -

2022ko ekainak 12

Iraganeko eskolarteko saioetan inolako lotsarik gabe kantatzen zuen gaztetxo aramaioar hura bertsolari heldua da gaur egun, baina ez ditu bere-berezkoak dituen ausardia eta lotsagabetasun puntu hori galdu. Beretik kantatzen du une oro Peru Abarrategik, gizartea kezkatzen duten gaiei ertzak bilatuz eta aurkituz, entzun behar duenari entzun behar duen hori boteaz etengabe. Atzoko saioan bakarkakoetan aritu zen bereziki dirdiratsu, eta lan horietan oinarritu zuen bere garaipena. Deigarria izan zen, esaterako, lehenbiziko bakarkako lanean gaiari aurkitu zion ertza: bere nortasuna zizelkatzeko berandu ez dela aldarrikatzen duen adineko pertsona baten larrutik kantatu zuen ustekabean, eta nola kantatu, gainera! Buruz buruko bakarkakoan, berriz, galtzeko ezer gutxi daukanaren lasaitasunarekin, bertsoaldi gozagarria eskaini zigun, Arabako txapela irabazi eta parranda eroan murgilduta dabilenaren paperetik. Ez zen urruti ibiliko, ordu batzuk geroago, bertsotan xehetasunez iragarritakoa hitzez hitz betetzetik... Horrela, udazkeneko txapelketa nagusian lehenengo aldiz kantatzeko aukera izango du Peruk, Arabako txapeldun bezala, gainera. Bejondeizula!

Saioko lehenengo ariketan urduri antzean sumatu genuen Manex Agirre; irudipena baino ez zen izan, ordea. Hortik aurrera, motorra berotu eta bertsoaldi beteak eskaini zizkigun, akatsik gabeak ia, eta buruz burukorako hautagai ia ziurtzat jotzen genuen saioak aurrera egin ahala. Txapela hatz puntekin ukitzera heldu zen, eta agian jantzi ere egingo zuen, amaiera aldera egindako irristada hura egin ezean... Edozein kasutan, eskertzekoa da atzoko saioa maila gorenera igotzeko Agirrek bere bertsokera patxadatsu eta seguruarekin emandako bultzada.

Oihane Pereak txapelketetako bere ibilbideari amaiera emateko unea iritsi zaiola iradoki zuen atzo azken agurrean. Arabako bertsogintzaren belaunaldi ezberdinen lotailu ezinbestekoa, gasteiztarra, hamarkadak daramatza gurditik tiraka, eta atzo ere dezente eman zuen beretik, espero zen bezala. Abarrategirekin zakurra zikiratu behar dutenen rolean, esaterako, bertsoaldi dotorea osatu zuen. Atzo arte Arabako txapeldun zen Iñaki Viñaspre ere ez zen arratsalde-pasa joan Europa biltzar jauregira: buruz burukoan sartzeko puntuan egon zen, barrutik borborka bezala azaleratzen zaizkion bertsoak abiadura bizian kantatuz saio osoan zehar, kolpeak joaz bata bestaren atzetik, eta baita tarteka baliabide paratestualak erabiliz ere. Ezinbesteko bertsolaria gaur egun horrenbeste aipatzen den Arabako bertsoen ekosistema berezian. Xabi Igoak sakontasun handiarekin kantatu zuen beti, baina ez zuen bertsoaldi guztietan bete-betean asmatu. Bakarkako lana modu aipagarrian borobildu zuen, edozein kasutan, euskaraz aritzeko hautua egin duen kuadrilla bateko kidearen paperetik. Paula Amilbururentzat estreinako maila nagusiko herrialdeko finala izan zen atzokoa; giroak horretara bultza zezakeen arren, ez zen kikildu, eta aurtengoa etorriko diren final gehiagoren aurrekaria baino izan ez dela esan daiteke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ana Cristina Barragan zinemagile ekuadortarraren 'La piel pulpo / Octopus Skin' filmak itxiko du saila. ©Donostiako Zinemaldia

Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian

Ainhoa Sarasola

Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila.
 

Bazka musika taldeko kideak: ezkerretik eskuinera, Erik Berganza baxu jotzailea, Fer Apoa abeslaria, Hogei Esteban gitarrista, Txomin Urriza gitarrista eta Galder Izagirre bateria jotzailea. ©GALDER IZAGIRRE

Bederatzi dantza, baso ilunean

Miren Mujika Telleria

Bazka taldeak lehen diskoa ondu du: 'Basoaren ilunean dantza'. Poesia egin dute bederatzi doinu bortitzen gainean, eta horien bidez adierazi dituzte gaur egungo gizarteak eragindako zenbait zauri

Atzo arratsaldean egin zuten opera antzeztuaren entsegua. Irudian, entsegatzen. ©ANDONI CANELLADA/ FOKU

Euskal erako Donizetti bat

Leire Perlines Apalategi

Gaetano Donizettiren 'La Fille du Régiment' egokitu bat taularatuko dute bihar Kursaalean. Elena Sancho-Pereg eta Xabier Anduaga lehen aldiz ariko dira elkarrekin oholtzan

Carmen Alba, Joaquin Calderon eta Paz Fernandez, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

55 film lehiatuko dira NIFF Nafarroako zinema jaialdiaren 4. aldian

Itsaso Jauregi

Datorren astean izango da festibala, abuztuaren 17tik 20ra. Antzerki Eskolan, Kondestablearen jauregian eta katedralean emango dituzte filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.