HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Abentura bat bikingoen herrialdean'

Historianautak

Idazlea: Frances Durkin. Ilustratzailea: Grace Cooke. Itzultzailea: Amets Santxez Munain. Argitaletxea: Ttarttalo.

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jakintza liburuen artean desoreka handi xamarra egon izan da gurean. Haur txikientzako hiztegi irudidunak nahiko erraz eskuratu ahal izan ditugu, bai eta animalia (kumeak) irudiak dituztenak ere, zaharxeagoentzat ere azken hauek. Adinean gora egitean edota gaiak aldatzean, beste kontu bat izan da; hutsuneak ziren nagusi.

Zorionez, garai berriotan edizio ausartagoak eskaintzen dira, askotariko gaiak proposatzen dituztenak, adin tarte zabalagoarentzat.

Pena da, ordea, eskaintza gero eta interesgarriago honetan euskal ekoizpenen urritasuna, urtearen bueltan, maizegi, hutsaren pareko izaten dena.

Itzulpenak batik bat ingeles eta frantses egileen lanetatik egiten dira, hain gertukoak izanik, gaitz erdi esatera eraman gaitzakeen datua, batik bat naturari dagozkion lanetan. Kulturalki ere ez daude erabat aparte, eta horregatik Grezia klasikoa edota bikingoak gaitzat dituzten liburuak aski interesgarriak zaizkigu, Historianautak bilduma honen kasuan bezalaxe.

Hiru haur eta katu bat bitartekari lanak egiten ditugularik, herritar xeheak garai haietan bizi ziren moduak ezagutzeko aukera dugu, eguneroko ohiturak, kultur ezaugarri nagusiak eta ezinbesteko topikoak ezagutzeko. Kontakizuna komiki estilokoa da gehienetan, azalpen koadro eta jolas arigarriekin tartekatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.