Haur eta gazte literatura. 'Osaba otso'

Itzuli da! R

Idazlea: Xose Ballesteros. Ilutratzailea: Roger Olmos. Itzultzailea: Koldo Izagirre. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Dozena bat urte izango dira liburu honen lehen edizioa irakurri nuenetik. Totala iruditu zitzaidan. Zuzenkeriatik urrun amaitzeaz aparte, kontakizuna pausoz pauso nola eramaten den zoragarria iruditu zitzaidan, eta zait. Haur txikientzako ipuinen egitura aurresangarria du, eta, aldi berean, ezustez garatzen den bitxikeria bat da.

Xose Ballesterosen gidoia herri ipuin batetik jasoa omen da, era nahiko librean. Emaitza Txanogorritxuren bertsiotzat jo genezake.

Ilustrazio lana erabat aldatu dute bertsio berri honetarako, nahiz eta egile berak sinatzen duen. Garaihartako irudi angelu zuzenak, kolore kontrasteak eta collageak desagertu egin dira oraingoan, marrazketa leunago, gozoago eta sinbolikoago baten mesedetan. Era berean, oraingo ilustrazioek pisua irabazi dute kontakizunean, besteak beste, ulerterrazagoak direlako. Zaila da bertsio bat aukeratzea, biak ere bikainak izanik.

Testua ere ez da apenas aldatu. Esaldiren bat berridatzi da, hitzen bat zaharberritu... Aldaketarik handiena da letren tamaina eta forma jolasak ezabatu egin direla.

On egin!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.