Albistea entzun

Frantziako Hezkuntza Ministeriotik emaitza batzuekin itzuli nahi du EEPk

Bilkura eginen dute gaur Parisen, euskarazko irakaskuntzaren garapena aipatzeko. Azterketen gaia erdigunean izanen da
Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria, agerraldi batean.
Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria, agerraldi batean. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2022ko irailak 14

Lehen test bat; tenperatura hartzeko parada izanen da, batzuen ustez. Antton Kurutxarri EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak «baikor» agertu nahi du, eta gutxieneko emaitza batzuekin itzultzea espero du. «Bederen, brebeta laxa dezatela, gazteak bakean utz ditzatela», adierazi dio BERRIAri. «Brebeta [Bordeleko] errektoretzak kudeatzen du. Aski da Parisek argi berdea ematea, gutun bat bidaltzea, eta afera konpondua da».

Frantziako Hezkuntza Ministerioan bilkura eginen dute gaur arratsaldean EEPko ordezkariek eta Ipar Euskal Herriko parlamentariek, euskarazko irakaskuntzaren garapena aipatzeko. Hezkuntza ministroaren kabineteko zuzendariordea eta hizkuntza gutxituetan berezitua den aholkularia izanen dituzte parean. Eta bi aipagai nagusi: euskara hutsean ari diren ikasgelak irekitze publiko eta pribatuan, eta azterketak euskaraz egiteko eskubidea. «Ikasturte honetarako irekitze bat baino gehiago onartu dituzte. Segur izan nahi dugu baldintzarik gabe onartuak izan direla, eta ez digutela oztopo berririk ezarriko», esplikatu du Kurutxarrik. Horien artean da Irisarriko (Nafarroa Beherea) eskola publikoa. Aurten, lehen mailan ere indartuko dute euskararen presentzia. Lehen urtean, euskara hustean izanen dituzte lehen hiruhilekoko eskola orduak; ondoren, %75 eginen dituzte euskaraz, hirugarren urtea bukatu arte. Laugarren eta bosgarren urteetan, oren parekotasunean oinarritutako elebitasunarekin segituko dute. Bide horri atxiki nahi zaio EEP. «Ministerioari helarazi nahi diogu murgiltzea lehen etapa bat dela ibilbide elebidun orokor bat egiteko publikoan eta katoliko pribatuan», adierazi du Kurutxarrik. Hemendik aitzin, jarrera «proaktibo» batekin aritu nahiko luke EEPk, eskola publikoei begira lan berezia eginez euskarazko irakaskuntzan aitzina egin dezaten; «plangintza edo eskema bat» proposatu nahi diete Parisko erabakitzaileei.

Seaskaren hitzarmena

Azterketen gaiak sor lezake tentsio gehiago. «Frogatu nahi diegu ez dela inolako arazorik, ez hizkuntza mailan ezta teknikoki ere». Horiek baitira Frantziako Hezkuntza administraziotik eman izan dituzten argudioak. «Haurren ibilbide osoan behin baino gehiagotan aztertua da ikasleen frantses maila; brebeta aitzin ziurtagiria da», ohartarazi du Kurutxarrik. Joan den ekainean, euskaraz erantzundako brebetako zientzia azterketen zuzenketa antolatu zuen Seaskak Euskal Hirigune Elkargoaren babesarekin, teknikoki posible dela erakustera emanez.

Baxoa «konplikatuago» ikusten du Kurutxarrik, baina «xantierra abiatu» nahi dutela erran du. Seaskak, EEPk eta Frantziako Estatuak 2019an izenpetu zuten hitzarmenean, ikasleek baxoko azterketa batzuk euskaraz egiten ahalko zituztela adostu zuten, alta, hitza jan du administrazioak. Ekainean bukatu zen hitzarmena, eta dokumentu berriaren edukia negoziatzen ari dira momentu hauetan. Seaskak errana du gutxieneko lorpen batzuk kausitu ezean ez duela hitzarmena izenpetuko. Pentsa daiteke adostutakoa beteko dela segurtatzeko bermeak ere eskatuko dituztela. Gaurko bilkurak Parisen borondatea neurtzeko balioko du alde horretatik.

Azterketak Euskaraz kolektiboak espero du Parisko bilkurak «aterabideak» ekarriko dituela. «Ez balitz hala, gure aldarrikapena lortu arte borrokatzen segituko dugu, tinko eta gogotsu», adierazi dute agiri batean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zein den arrazoia.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...