Alzheimerraz jardungo dute Gasteizen

2021eko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Atzo hasi zituzten Gasteizen alzheimerrari buruzko lau eguneko jardunaldiak, CEAFA Alzheimerrari buruzko Espainiako Konfederazioak antolatuta. Zero omisio. Zero alzheimer lelopean egiten ari dira biltzarra, Europa Jauregian. Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko 400 aditu inguru bilduko dira biltzarrean, beren ezagutzak eta esperientziak partekatzeko, eta gaixotasunaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko. Besteak beste, eritasuna goiz detektatzeko aurrerapen zientifikoen berri emango dituzte bertan, eta Gorka Orive EHUko irakasle eta ikerlariak listu bidezko markagailu berria aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.