Albistea entzun

Onartu dute familiei hiru urtez umeko 7.200 euro emango dizkien plana

Beste hainbat neurri ezarri ditu Jaurlaritzak: gazteentzako maileguak eta ikuspegi demografikoa beste hainbat arlotan txertatzea, besteak beste
Haur batzuk eskolan, artxiboko argazki batean.
Haur batzuk eskolan, artxiboko argazki batean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2022ko ekainak 22

«Susperraldi demografikoaren aldeko neurri eta baldintzen ekosistema eratzea». Helburu horrekin, 36 egitasmo osagarri onartu ditu Eusko Jaurlaritzak. Atzo aurkeztu zituen Jonan Fernandez Erronka demografikorako 2030 euskal estrategiaren idazkari nagusiak, eta azpimarratu zuen helmugatzat daukatela pertsonek «nahi beste seme-alaba» izatea, «nahi dutenean». Hauek dira neurrietako batzuk: hilean 200 euroko laguntza emango zaie gurasoei umeak 3 urte bete arte; 2 urteetara arte, haur eskolak doakoak izango dira; eta gazteentzako luzera begirako maileguak emango dituzte.

Jaurlaritzak hiru multzotan banatu ditu ezarriko dituen egitasmoak; guztietan «genero ikuspegia txertatzea» eta «familia aniztasuna» babestea hartu dute oinarritzat. Lehenengoan, epe laburreko lau neurri onartu ditu. Batetik, urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza emango die Eusko Jaurlaritzak hilero, umeak 3 urte bete arte.

Laguntza hori bateragarria izango da egungo kenkari fiskalekin, eta baita diru sarrerak bermatzeko errentak seme-alabak izateagatik ematen dituen diru laguntzekin ere, eta 2023. urtean sartuko da indarrean. Jaurlaritzak iragarri du «ekintzailetzarako, prestakuntzarako edo gazteentzako etxebizitza proiektuetarako» interesik gabeko maileguak eta luzera begira itzultzeko aukera ematen dutenak ere emango dituela, eta Haurreskolak partzuergoa indartuz bi urteetara arteko haur eskolak doakoak izango direla. Bukatzeko, ikuspegi demografikoa legeetan, arauetan, estrategietan eta bestelako programetan txertatzeko konpromisoa hartu du.

Epe laburreko neurriez gain, luzera begirakoak ere onartu ditu Jaurlaritzak, honako ardatz hauetan oinarrituta: «Gazteak emantzipatzeko neurriak, etxebizitza, enplegua, ekintzailetza eta autonomia lortzen lagunduko dutenak; familien eraikuntza, kontziliazioa eta seme-alaben hazkuntza bultzatzeko neurriak; erabateko zahartze osasungarria bultzatuko duten neurriak; eta migratzaileak erakartzera eta gizarteratzera bideratutako neurriak».

Demografia monografikoa

Maiatzaren 18an, erronka demografikoari buruz Eusko Legebiltzarrak egindako osoko bilkura monografikoan onartu ziren 74 ebazpenak izan dituzte oinarritzat estrategia sortzeko orduan.

Hala ere, estrategiak ez du betetzen oposizioko talde batzuek eskatutakoa; osoko bilkura monografikoan, besteak beste, EH Bilduk adierazi zuen familiei emandako diru laguntza ez dela nahikoa, eta laguntza hori 18 urtera arte luzatu beharko litzatekeela. Gazteentzako laguntzekin ere kritiko agertu zen. Orduko hartan, lehendakariak iragarri zuen Gaztelagun programan parte hartzeko baldintzak malgutu zituela Jaurlaritzak, baina EH Bilduk leporatu zion programa hori indartzea ez dela nahikoa: «Gaztelagun programaren zain bagaude, gazteak izaten jarraituko dugu 50 urte dauzkagunean ere».

Eztabaida horretan, Miren Gorrotxategi EP-IUko legebiltzarkideak ere azpimarratu zuen ez dela nahikoa neurri zehatzak hartzea, eta, kontrara, joera demografikoetan aldaketak eragiteko beharrezkoa dela «bizi baldintzak hobetzea, erosahalmena handitzea eta zerbitzu publikoak indartzea».

Iñigo Urkullu lehendakariak ere aitortu zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoera demografikoa ez dela «ona». Egoera horren arrazoitzat jo zituen «jaiotzen beherakada», gazteak «geroz eta beranduago» emantzipatzea, eta bizi itxaropena igotzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kote Cabezudo, 2018an haren kontra egin zuten epaiketa saio batetik ateratzen. ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Kote Cabezudo argazkilariari 28 urteko zigorra jarri diote

Jon O. Urain

Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bortxaketa delitu bat, sexu abusuen beste bat, haur pornografiako sei eta bi iruzur delitu egitea egotzita zigortu du.

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroa, gaur ©J.J. Guillen / Efe

Trans legearen egitasmoa onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak

Edurne Begiristain

Genero autodeterminazioa du ardatz arauak. Lege egitasmoan jaso dutenez, 16 urtetik gorakoek beren kabuz eskatu ahal izango dute sexu aipamena aldatzea.

Haur bat eskolan, artxiboko irudi batean. ©Jon Urbe / Foku

Hiru herritarretik bik babesten dute ikasleen «euskalduntzea bermatzeko tresnak» jartzea

Jon O. Urain

Naziometroaren laugarren neurketaren arabera, Espainiako eta Frantziako estatuen lurralde antolaketarako formula batzuk aukeratzean lehen aukera da oraindik ere «erkidegoei erabakitzeko eskubidea aitortzen» dien estatua (%31,5).

Goizean egin dute proposamena Bilbon ©Marisol Ramirez / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.