martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Espetxe politika aldatu beharraz

2022ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Azken urteotan jasan duten espetxe politika gogorra ikusita, dezente hobetu da, dauden espetxeen kokapenari dagokionez, Hego Euskal Herriko euskal preso politikoen egoera. 2018tik, 200 preso baino gehiago ekarri dituzte Hego Euskal Herriko eta inguruko espetxeetara. Gaur, 37 preso daude inguruko espetxe horietan. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak dira, duela urtebetetik, Basauri, Martutene eta Zaballako espetxeak; Iruñekoa, aitzitik, Espainiako Gobernuaren ardurapeko da oraindik ere.

Gerturatzeak bezain beharrezkoak dira presoen gradu aldaketak, horiek ahalbidetzenbaitute presoak baimenak eta bestelako onurak edukitzea, oso garrantzitsuak direnak presoaren egoera arintzeko. Gradu aldaketa horietan paper berezia jokatzen dute espetxeetako zuzendariek, balorazio batzordeek eta aurrekoen lanak zapuzteko jokabidea hartua daukan Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak.

Ekainean, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde diharduen Sare erakundeak salatu egin zuen Iruñeko espetxeko zuzendariaren jarrera oztopatzailea, etengabe ari zelako eragozten presoei onurak onartzea. Handik hilabete batera kendu zuen kargutik Espainiako Espetxe Zuzendaritzak.

Sare erakundeak berak deituta, milaka lagunek eskatu zuten atzo beste espetxe politika bat Donostiako kaleetan. Sarek gogoratuzuen oraindik pauso asko falta direla emateko, eta premiazkoa dela preso guztiak euskal kartzeletan egotea, eta onuren bidea azkartzea eragozten duten oztopoak kentzea.

Oso ezegonkorra da Espainiako politikaren egoera, eta okertu egingo da hauteskundeak hurbildu ahala. PPk ETA kanpainan sartuko ote duen ikuskizun da oraindik, baina azken hilabeteotako joera ikusita, baztertu behar ez den aukera da. Eta kanpainan sartzen badu, konpromisoak hartuko ditu, gobernura iritsiz gero bete beharko dituenak.

Komeni da denek eman beharreko pausoak ahalik eta azkarren ematea, gero datorrenak zaila eduki dezan lortutakoa zapuztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.