Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Euskal elastikoa zirrikitutik

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2022ko urriak 30

Vicent, Valentziako pilota deritzana legalki onartua izango dela irakurri dut asteon Vilaweb-en, aitortza hori edukitzearen alde bozkatu zutelako asteartean Espainiako Kirol Legea eztabaidatzen ari ziren batzordean. Eta, ezin diot utzi galdera egiteari, ilegala al zen orain arte? Oso ilegala ez zen izango, 3.700 pilotari, 108 talde eta ehunka frontoirekin kosta zaie ezagutza hori ematea. Eta, hori ere ikusi behar genuen, PSOEk errekonozimenduaren aurkako botoa eman du.

Aitortza horren ondorioz, orain arte eduki ez dituen laguntzak jasoko ditu valentziarren berezko kirolak: diru laguntzak, bekak, atzerrian jokatzeko aukera...

Batzorde berean, EAJk eta PSOEk lortutako akordioren ondorioz, atea zabalduko zaie kirol batzuetako euskal kirolariei nazioarteko txapelketetan euskal selekzioekin parte hartzeko. Ematen du, gutxienez, euskal pilotan eta surfean posible izango dela. Duda gehiago egon litezke herri kiroletan. Sokatiran eta kayak surfean ofiziala da Euskal Selekzioa.

Katalunian, Vicent, ibili zineten duela urte batzuk gurpil gaineko patinajearekin ofiziala izan ez izan egoera nahasian. 2004an ofiziala izan zen, urtebetez bakarrik, eta Munduko B Txapelketa irabazi zuen zuen selekzioak.

Kasualitateak nahi izan du astearteko akordioak bat egitea denboran asteotan Miarritzen jokatzen ari den Munduko Euskal Pilota Txapelketarekin. Oso mingarria da pilotazale askorentzat ikustea gure herriko pilotariek parte hartzekotan, Espainiako edo Frantziako taldeekin jokatu behar dutela.

Zailtasunez eta erantzun errazik ez daukaten galderez betetako bidea izango da, baina lehen urrats garrantzitsua da; zirrikitu bat hamarkadatan blindatuta egon den atean. Jokatu ahal izango al dute selekzio batean nafarrek eta Ipar Euskal Herrikoek Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoekin batera? Sortuko al du Nafarroak bere selekzio neutralizatzailea garai batean, 2003an, futbolean egin zuen bezala?

Hurrengo txapelketa Argentinan izango da 2026an. Euskal elastikoarekin?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...