Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Pozik Belfasten eta Edinburgon

Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

2022ko azaroak 6

Ez daude denak Erresuma Batuan oso haserre, eta lotsatuta, azken hilabeteotan Downing Streeteko 10. zenbakian bizi izan diren lehen ministroek eman duten ikuskizunarekin: Ipar Irlandan eta Eskozian eskertuta daude toryekin. Penatuta daude lehen ministro berriak, Rishi Sunakek, seriotasuna ezar lezakeelako Londresko politika Marx anaien logela bihurtu duten kontserbadoreen esparruan.

Gertatutakoak haien helburu politikoei mesede egiten diela uste dute bi Irlanden batzea eta Eskoziaren independentzia nahi dutenek. Irlandaren kasuan, Sinn Feinek aldeko du haizea, irabazi egin zituen aurtengo maiatzeko hauteskundeak, zortzi punturen aldea aterata DUP unionistari.

1998ko Bake Akordiotik aurreneko aldiz irabazi zituen hauteskundeak Sinn Feinek, Michelle O'Neill zerrendaburu zela. Unionistek boikotatu egin dute maiatzeko hauteskundeen emaitzen arabera osatu behar zen gobernua, alegia, O'Neill Sinn Feinekoa lehen ministro edukiko zuen gobernua; horren ondorioz, berriro hauteskundeak egingo dituzte aurki Ipar Irlandan. Sinn Feinen aldekoa da giro harrotu hori, brexit-arekin hasi eta Erresuma Batuko lehen ministroen kargu uzteekin sortutako giro nahasiak lagundu egiten baitie alderdiaren izaera arduratsua zabaltzen orain arte botoa eman ez dietenen artean. Hazten ari dira etengabe.

Poz aurpegi bera jartzen dute gertatzen ari denarekin Eskoziaren independentzia bultzatzen duen SNPren egoitzan. Ipar Irlandan bezala, brexit-ak galdu egin zuen Eskozian, eta han ere gero eta gehiagok uste dute, city-a nola dabilen ikusita, mesede egingo diela Erresuma Batutik ateratzeak. Hurrengo lehen ministroa laborista izango den itxaropenarekin, uste dute laboristek errazago onartuko dietela berriro erreferenduma egitea. Ez baitute ahazten 2014an Eskoziako erreferenduma egiteko baimena eman zuen David Cameron lehen ministro toryak esan zuena: «Nire inoizko akatsik handiena izan zen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...